Elhuyarrek eta Elgoibarko Udalak Bizilabe aisialdi-eskaintza diruz laguntzeko hitzarmena berritu dute
5 urte dira Elgoibarren Bizilabe eskolaz kanpoko aisialdi-jarduera martxan dela. Elhuyarrek eta Elgoibarko Udalak sustatuko jarduera honetan 10 eta 16 urte arteko gazteek hartzen dute parte eta zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa garatzea, eta bidenabar, ekintzailetasuna eta sormena bultzatzea du helburu.
“Izan ikertzaile eta asmatzaile” izenpean, astean ordu eta erdiz aritzen dira gazteak zientzia eta teknologia jarduerak egiten. IMH institutuan burutzen da jarduera, profesionalen, mentoreen eta irakasleen laguntzarekin.
Hitzarmen honen baitan, hainbat ekintza eramango dira urtean zehar aurrera, besteak beste:
- Ikasturteko programa: “Izan ikertzaile asmatzaile”.
- Demo saioak.
- Udalerriko enpresetarako bisitak.
- Elgoibarko emakume zientzialarien (mentoreak) sarea.
- Proiektu honetan lankidetzan diharduten Elgoibarko enpresen sarea.
- Neska-mutilen artean eragin positiboa izatea, jabetzeko eta haien gaitasunak garatzeko aukerak emateko.
Bizilabe aisiladi-eskaintza Euskal Herriko beste herri batzuetan ere martxan dago eta aisialdiko ikerketa-zentroen sarea izatea du helburu. Ikasturte honetan Elgoibarren ez ezik, Bilboko lau auzotan, Abanto-Zierbenan eta Laudion daude Bizilabe zentroak.