2025/05/22

Elhuyarrek eta Elgoibarko Udalak hitzarmena berritu dute Bizilabe aisialdi-eskaintza diruz laguntzeko

Helburua da 10 eta 16 urte arteko gazteen artean zientziarako, teknologiako eta ekintzailetzarako interesa sustatzea
Elhuyarrek eta Elgoibarko Udalak hitzarmena berritu dute Bizilabe aisialdi-eskaintza diruz laguntzeko

Elgoibarko Bizilabe aisialdi-jarduera duela sei urte jarri zen martxan Elhuyarren eta Elgoibarko Udalaren eskutik. Aisialdi-eskaintza honek 10 eta 16 urte arteko gazteei zuzenduta dago eta helburu nagusiak dira zientziarekiko eta teknologiako jakin-mina piztea, baita sormena eta ekintzailetza sustatzea ere.

“Izan ikertzaile eta asmatzaile” izenburupean, gazteek astero ordu eta erdiko saioetan parte hartzen dute, jarduera zientifiko-teknologikoak eginez. Saioak IMH Institutuan izaten dira, eta bertan STEAM hezitzaileek eta zientziaren eta teknologiaren arloko profesionalek hartzen dute parte.

Sinatutako hitzarmenaren baitan, hainbat jarduera burutuko dira urtean zehar, besteak beste:

  • Ikasturteko programa: “Izan ikertzaile asmatzaile”.
  • Demo saioak.
  • Udalerriko enpresetarako bisitak.
  • Komunitateko ekintzak.
  • Elgoibarko emakume zientzialarien (mentoreak) sarea.
  • Proiektu honetan lankidetzan diharduten Elgoibarko enpresen sarea.
  • Neska-mutilen artean eragin positiboa izatea, jabetzeko eta haien gaitasunak garatzeko aukerak emateko.

Bizilabe aisialdi-eskaintza ez da Elgoibarrera mugatzen. Egun, Euskal Herriko herri hauetan ere martxan dago: Abanto-Zierbena, Bilbo eta Laudio. Datorren ikasturtean, Iruñean ere izango du egoitza Bizilabek.