2025/05/19

Festa handia izan da Elgoibarko Zientzia Azokan

Bizilabeko gazteek ikasturtean zehar egindako proiektuak erakutsi dituzte eta Elhuyarrek zientzia eta teknologia-tailerrak eskaini ditu
Festa handia izan da Elgoibarko Zientzia Azokan

Laugarren Elgoibarko Zientzia Azoka egin da asteburuan herriko SIGMA probalekuan. Herriko gazteek ikasturtean egindako proiektuak aurkeztu dituzte bertan eta Bizilabeko gazteek ere izan dute beren postua. Proiektua egiteko jarraitu beharreko urratsak, izandako zailtasunak eta gainditu beharreko erronkak zein izan diren azaldu diete bertaratu direnei.

Horrez gain, Elhuyarrek Bizilabe zientzia eta teknologiako tailerrak eskaini ditu 10-14 urte bitartekoentzat. Wereables eta Egg Challenge tailerretan edota ginkana-zientifikoan parte hartu dute.

Azkenik, zientzia-ikuskizunean, elefantearen hortzetako pastak, ur azpiko bengalek eta semaforoaren esperimentuak aho bete hortz utzi ditu bertaratuak.

Elgoibarko Zientzia Azokako argazki-galeria