Gaur jarri da martxan 'Ekin energiaz!’ Bizilabeko tailerra Elgoibarren

Elgoibarko IMH Makina Erremintaren Museoan izango dira tailerrak, bi taldetan ari baitira: 10-12 urtekoak, alde batetik, eta 13-14 urtekoak, bestetik. Ostiralean, Eibarko unibertsitatera joango dira ikertzaileen lana bertatik ezagutzeko eta energiaren inguruan egiten ari diren ikerketak eta tresneria aurrez aurre ikusteko.
Ana Picallo Pérez, UPV-EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako ikertzailea izango dute gidari aste osoan zehar.
Tailer hau Bizilaberen 2020-2021 ikasturteko lehen ekintza baino ez da; gogoratu ikasturtean zehar ‘Izan asmatzaile eta ikertzaile’ proiektugintza-programarako izen ematea oraindik zabalik dagoela, eta aste honetako tailerrari jarraipena eman diezaiokezula bertan. Hemen informazioa.
Animo neska eta mutilak, eta gozatu esperientziaz!