2023/06/05
Elgoibarko Bizilabeko gazteak Elhuyar Zientzia Azokan izan dira
![Elgoibarko Bizilabeko gazteak Elhuyar Zientzia Azokan izan dira Elgoibarko Bizilabeko gazteak Elhuyar Zientzia Azokan izan dira](https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/elgoibar/albisteak/gazteak-elhuyar-zientzia-azokan/@@images/050d956c-63cc-45f6-9add-c0b03a653789.jpeg)
Elgoibarko Bizilabeko neska-mutilek Elhuyar Zientzia Azokan parte hartu dute, ekainaren 4an Bilboko Areatzan egin den azokan. Elgoibarko 17 neska-mutilek hartu dute parte eta, urtean zehar landutako honako 5 proiektu hauek aurkeztu dituzte jendaurrean:
- Ur suziriak
- Etorkizuneko kotxea
- Kultibo Hidroponikoa
- Baktenergia
- Antibiotiko naturalak benetan eraginkorrak dira?
Jende asko ibili da, Bilboko Areatzan, azokaren eremuan eta gazte zientzialariek oso gustura eman dituzte azalpenak jendaurrean.