2022/10/04

Hasi da 2022-2023 ikasturtea Elgoibarko Bizilaben

Astelehen eta ostegunetan, zientzia- eta teknologiako jarduerak egingo dituzte 10-14 urte bitarteko gazteek. Oraindik ere badago izena emateko aukera. Animatu eta eman izena!
Hasi da 2022-2023 ikasturtea Elgoibarko Bizilaben

Astelehenean hasi zen ikasturtea Elhuyarrek Elgoibarko Udalarekin batera martxan jarritako Bizilabe zentroan. Jada laugarren urtea da Elgoibarko 10-14 urte bitarteko neska-mutilek zientzia- eta teknologiako jarduerak egiteko Bizilabeko Izan ikertzaile, asmatzaile aisialdi-eskaintza martxan dela. Hurrengo saioa ostegunean izango dute.

2022ko urritik 2023ko maiatzera STEAM arloko hezitzaile baten gidaritzapean arituko dira lanean. Lehenengo hiruhilekoan, denetariko zientzia- eta teknologia-jarduerak egingo dituzte, diziplina desberdinak ezagut ditzaten. Urtarriletik aurrera, berriz, proiektuak garatuko dituzte taldeka.

Ohiko eskaintzaz gain, urtean zehar zenbait ekimen ere egingo dira: Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna, ikertzaile profesionalen bisitak, inguruko profesionalak ezagutzearekin batera, enpresa eta ikerketa-zentroak bisitak eta ikasturte-amaierako erakustaldia, besteak beste.

Oraindik ere baduzu izena emateko aukera; beraz, animatu, eta eman izena Elgoibarko Bizilaben!

EGUTEGIA 

 

Astelehena

Osteguna

17:00- 18:30

LH5-6

LH5-6

18:30 - 20:00

DBH1-2

DBH1-2

Informazio gehiago hemen.

        

    

Eusko Jaurlaritza
Danobatgroup_2021
Alcorta Forging Group
Etxetar
Berkoa