2020/10/26
Hasi dira Elgoibarren gazteentzako Bizilaberen 'Izan asmatzaile eta ikertzaile' programako tailerrak
Zientzia eta teknologiako edukiak landuko dituzte ikasturteko proiektugintza-tailerrean. Helburua da denetariko STEAM edukiak ikustea eta probatzea. Horiek erronka moduan landuko dituzte; adibidez, mikroskopio bat eraikiko dute, 3Dn ikusteko betaurreko anaglifoak egingo dituzte, mugikorretarako aplikazioak sortuko dituzte, espektrometro bat eraikiko dute, etab. Baina proiektu zientifiko-teknologiko bat ere garatuko dute urtean zehar.

COVID-19ak eragindako momentua berezia eta aldakora da, baina gazteek eta begiraleek gogoz ekin diote ikasturteari. Aurtengo ikasturtea, beharrezko neurri guztiak hartuta, presentzialki eskainiko da; dena dela, egoerak horretara behartzen badu, prest dago online jarraitzeko ere.
Ordutegi hauetan izango dira saioak, 2021eko maiatza bitartean.
Ostiraletan
- 17:00 - 18:30 / 10-12 urte ------------ 2009-2010ean jaioak
- 18:40 - 20:10 / 13-14 urte ---------- 2007-2008an jaioak
Hau ikasturteko programa da hau, eta edozein unetan eman daiteke izena FORMULARIO honetan. Animatu!
Elgoibarko Bizilabe zentroan segurtasun-neurriak bermatzeko, neurri guztiak hartu dira eta eremu segurua da gazte eta begiraleentzat.
Animatu eta eman izena!