2022/12/19
Elgoibarko ikertzaileak Bizilabeko gazteekin egon dira
Abenduren 12an eta 15ean, Elgoibarko Bizilabeko gazteek ikertzaileen bisitak izan dituzte. Eskualdeko Loyola Trome, Bronymec, Danobat Group-Soraluze eta Codesyntax enpresetako ikertzaileak (Leire Perez, Naroa Artaraz, Nerea Lariz eta Nagore Ruiz de Escudero) gazteen egoitzara hurbildu dira, gazteekin esperimentuak egin eta zenbait proba egiteko. LH5eko, LH6ko, DBH1eko eta DBH2ko gazteek hartu dute parte saio horietan.
Ongi aprobetxatu dute gazteek ikertzaileen bisita ikasteko eta aritzeko. Bizilaberen aurtengo saioen amaiera izan dira bisitak, eta datorren urtean emango diote jarraipena ohiko Bizilaberi.