2022/11/14

Elgoibarko Bizilabeko gazteen eta STEM emakume profesionalen Topaketa izan da azaroaren 11n

Miren Agirre, Amaia De Castro, Amaia Kaltzakorta, Ana Carolina Lodeiro, Alaitz Bastida, Nagore Ruiz de Escudero, Ane Garmendia, Ane Erkiaga eta Amaia Gabilondo profesionalek Bizilabeko gazteekin hartu dute parte Topaketan. Elgoibarko enpresa eta erakundeetako 9 profesionalek hartu dute parte
Elgoibarko Bizilabeko gazteen eta STEM emakume profesionalen Topaketa izan da azaroaren 11n

Azaroaren 11n, ostirala, Elgoibarko Bizilaberen baitan, zeinak gazteen artean zientzia eta teknologiarekiko balioak eta interesa sustatzea dituen helburu, 10-14 urteko gazteen eta herriko STEM profesionalen arteko Topaketa izan da, Lilak Elgoibarko Emakumeen Etxean egin den hau. 18:00tik 19:30etara egin da, eta proiektu zientifikoen inguruan iradokizun eta aholkuak trukatzen aritu dira.

Elgoibarko Lehen Hezkuntzako (10-12 urte) eta Bigarren Hezkuntzako (12-14 urte) 30 gaztek eta Elgoibarko enpresa eta erakunde hauetako STEAM profesionalak izan dira: UPV/EHU, Bronymec, Somabe, IMH Campus, Codesintax, Gaindu, Alcorta Forging Group eta Etxetar.

Bizilaberen ekimena izan da, Elgoibarko Udalak eta Elhuyar Fundazioak sustatua.

   

 

Eusko Jaurlaritza
Danobatgroup_2021
Alcorta Forging Group
Etxetar
Berkoa