5 saioko iraileko tailerra

Ekin energiaz! Esperimentuak egiteko tailerra

IZEN-EMATEA ZABALIK ABUZTUAREN 15era ARTE Bost saioko tailer honetan zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa, ekintzailetza eta sormena bultzatuko dira, eta ikasleen gaitasunak garatu eta jabekuntzan aurrera egiten agunduko zaio.
Ekin energiaz! Esperimentuak egiteko tailerra

IZEN-EMATEA ZABALIK ABUZTUAREN 15era ARTE

EKINTZAREN EZAUGARRIAK

2020ko abuztuaren 31tik irailaren 4ra zientzia eta teknologia gaiak lantzeko Bizilabe tailer monografikoa egingo da, esperimentu ikusgarriak oinarri hartuta.

TOKIA

Elgoibarko Makina-Erremintaren Museoa. Azkue bailara, 1. Elgoibar

DATA eta ORDUTEGIA

  • 9:30-11:00 / 10-12 urte ------------ 2009-2010ean jaioak
  • 11:30-13:00 / 13-14 urte ---------- 2007-2008an jaioak

PREZIOA

15 € Elgoibarko neska edo mutil bakoitzeko

IZEN-EMATEA eta LEKU-KOPURUA

Hemen izen-emateko FORMULARIOA.

  • Izena emateko azken eguna: 2020ko uztailaren 19a
  • Plaza mugatuak 15 lagunentzat

Lekuak beteta baldin badaude, itxaron-zerrendan jasoko da izena. Tailerretarako tokiak esleitzeko izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza mutilen/nesken artean).

GARRANTZITSUA

- Lekua duten gazteen izen-ematea amaitutzat emango da ordainketa egiten denean.
- Izen-ematearen ordainketa itzuliko da tailerra bertan behera geratzen bada, soilik.
- Tailerrean jarrera desegokia izateak kaleratzea ekar lezake.
- Izen-emateak hemen aitortutako guztiaren onarpena dakar.

INFORMAZIO GEHIAGO

h.e.: bizilabe.elgoibar@gmail.com

Telefono-zenbakia: 688 829 056