Ikasturteko programa

'Izan ikertzaile eta asmatzaile' Ikasturteko tailerra Elgoibarko Bizilaben

2025eko urritik 2026ko maiatzera arte Elgoibarko gazteentzako zientzia- eta teknologia-tailerrak, IMH Campus-en.
'Izan ikertzaile eta asmatzaile' Ikasturteko tailerra Elgoibarko Bizilaben

Eman izena Elgoibarko Bizilaben

Elgoibarko Bizilabe zientzia eta teknologia sustatzeko gazteentzako aisialdi-programa da, Elgoibarko Udalaren eta Elhuyarren eskutik. 

  • Egunak: 2025eko urritik 2026ko maiatzaren amaierara.
  • Kokapena: IMH campusa. Azkue auzoa, 1, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

ORDUTEGIAK

Asteazkena

  • 15:30-17:00: DBH 3-4
  • 17:00-18:30: LH 5-6
  • 18:30-20:00: DBH 1-2

Osteguna

  • 17:30-19:00: LH 5-6
  • 19:00-20:30: DBH 1-2

PREZIOA eta KOBRAKETAK

Hilabeteroko kuota izango da

  • Ohiko kuota: 18 €/hileko
  • Familia ugaria edo guraso bakarreko familia: 10 €/hileko
  • Familia ugaria izan ez da ere, bigarren seme edo alabaren izen-ematea: 10 €/hileko
  • Langabezian dauden pertsonen seme-alabak: 10 €/hileko
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren edo izaera sozialeko beste edozein laguntzaren onuradunak: 4 €/ hileko

Kuota horiek % 90ean diruz lagunduta daude, eta deskontua aplikatuta dago prezioan.

  • Kuota-murriztapeneko kasuan, familia ugariaren, guraso bakarraren edo DBE-ren agiria izena ematen dutenean aurkeztu beharko dute helbide honetan (bizilabe-elgoibar@elhuyar.eus); bestela, kuota arrunta kobratuko da.
  • Kuota Elhuyarrek kobratuko du, izena emateko formularioan eman duten kontu-korrontearen zenbakian.
  • Itzulketak: aurkezpen-gutunean gurasoei mezu bat erantsiko zaie baja emateko epeak eta ordainketak zehaztuz. Ikasturteko ‘Izan asmatzaile eta ikertzaile’ programan baja eman nahi izanez gero, gurasoek zehaztutako datak baino lehenago jakinarazi beharko dute; bestela, hurrengo hilabetearen kuota kobratu egingo da.

HAUTAKETA IRIZPIDEAK 

15 gazterentzako tokia egongo da talde bakoitzean. Honako irizpideak  hartuko dira kontuan hautaketa egiteko:

  • Ondoren, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).
  • Tokiak beteko balira, itxaron-zerrenda sortuko da. Talde horiek osatzen ditugunean, harremanetan jarriko gara, egoeraren berri emateko.
  • Ikasturtean zehar baja bat egoten bada, proportzio horiek (generoa) kontuan hartuko dira itxaron-zerrenda baldin badago, % 40tik ez jaisteko.

IZENA EMATEKO EPEA

Bi aldi irekiko dira, lehena ekainaren 2tik ekainaren 20ra, eta bigarrena ekainaren 15etik irailaren 12ra.

  • 1. fasean izena ematen dutenen kasuan, gaztea onartua izan den abisatuko da: ekainaren 24ean.
  • 2. fasean izena ematen dutenen kasuan, gaztea onartua izan den abisatuko da: irailaren 15ean.