Ikasturteko programa
'Izan ikertzaile eta asmatzaile' Ikasturteko tailerra Elgoibarko Bizilaben
2026ko urritik 2027ko maiatzera arte Elgoibarko gazteentzako zientzia- eta teknologia-tailerrak, IMH Campus-en.
Eman izena Elgoibarko Bizilaben
Elgoibarko Bizilabe zientzia eta teknologia sustatzeko gazteentzako aisialdi-programa da, Elgoibarko Udalaren eta Elhuyarren eskutik.
- Egunak: 2026ko urritik 2027ko maiatzaren amaierara.
- Kokapena: IMH campusa. Azkue auzoa, 1, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa
ORDUTEGIAK
Asteazkena
- 17:00-18:30: LH 5-6
- 18:30-20:00: DBH 1-2
Osteguna
- 17:30-19:00: LH 5-6
- 19:00-20:30: DBH 1-2
PREZIOA eta KOBRAKETAK
Hilabeteroko kuota izango da
- Ohiko kuota: 18 €/hileko
- Familia ugaria edo guraso bakarreko familia: 10 €/hileko
- Familia ugaria izan ez da ere, bigarren seme edo alabaren izen-ematea: 10 €/hileko
- Langabezian dauden pertsonen seme-alabak: 10 €/hileko
- Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren edo izaera sozialeko beste edozein laguntzaren onuradunak: 4 €/ hileko
Kuota horiek % 90ean diruz lagunduta daude, eta deskontua aplikatuta dago prezioan.
- Kuota-murriztapeneko kasuan, familia ugariaren, guraso bakarraren edo DBE-ren agiria izena ematen dutenean aurkeztu beharko dute helbide honetan (bizilabe-elgoibar@elhuyar.eus); bestela, kuota arrunta kobratuko da. Mezuan seme-alabaren datuak adierazi behar dira (izen-abizenak, kokapena eta maila).
- Kuota Elhuyarrek kobratuko du, izena emateko formularioan eman duten kontu-korrontearen zenbakian.
- Itzulketak: aurkezpen-gutunean gurasoei mezu bat erantsiko zaie baja emateko epeak eta ordainketak zehaztuz. Ikasturteko ‘Izan asmatzaile eta ikertzaile’ programan baja eman nahi izanez gero, gurasoek zehaztutako datak baino lehenago jakinarazi beharko dute; bestela, hurrengo hilabetearen kuota kobratu egingo da.
HAUTAKETA IRIZPIDEAK
15 gazterentzako tokia egongo da talde bakoitzean. Honako irizpideak hartuko dira kontuan hautaketa egiteko:
- Lehen irizpide moduan, lehenengo epearen barruan izena eman dutenen artean, aurreko urtean parte hartu dutenek lehentasuna izango dute.
- Ondoren, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).
- Tokiak beteko balira, itxaron-zerrenda sortuko da. Talde horiek osatzen ditugunean, harremanetan jarriko gara, egoeraren berri emateko.
- Ikasturtean zehar baja bat egoten bada, proportzio horiek (generoa) kontuan hartuko dira itxaron-zerrenda baldin badago, % 40tik ez jaisteko.
IZENA EMATEKO EPEA
Bi aldi irekiko dira, lehena maiatzaren 18tik ekainaren 19ra, eta bigarrena ekainaren 20tik irailaren 11ra.
- 1. fasean izena ematen dutenen kasuan, gaztea onartua izan den abisatuko da: ekainaren 22ean.
- 2. fasean izena ematen dutenen kasuan, gaztea onartua izan den abisatuko da: irailaren 14ean.
