'IZAN ASMATZAILE ETA EKINTZAILE' programa

'IZAN ASMATZAILE ETA EKINTZAILE' ikasturteko Bizilabe programa

TAILERRAREN HASIERA-EGUNA ATZERATU EGINGO DA, ETA URRIAREN 23a IZANGO DA GAZTEENTZAKO LEHEN TAILER-EGUNA.
'IZAN ASMATZAILE ETA EKINTZAILE' ikasturteko Bizilabe programa

Eskolaz kanpo, proiektu zientifiko eta teknologikoa urtean zehar garatzeko eta sormena lantzeko programa. STEAM (Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics) arloetan profesionalak diren emakumeen eta hezitzaileen laguntzarekin, gazteen gaitasunak garatu eta jabekuntzan aurrera egiteko. ikasturteko programa.

Hasiera-eguna atzeratu egin da, eta 2020ko urriaren 23tik 2021eko maiatzaren 28ra izango da tailerra. 10 urtetik 14 urtera bitarteko Elgoibarko neskak eta mutilentzako eskaintza da Bizilabeko hau.

EZAUGARRIAK ETA BALDINTZAK

TOKIA

Makina-Erremintaren Museoa. Azkue bailara, 1

EGUTEGIA ETA ORDUAK

2020ko urriaren 23tik 2021eko maiatzaren 28ra. TAILERREN HASIERA-DATA ATZERATU EGIN DA ETA 2020KO URRIAREN 23AN HASIKO DIRA HAUTATUTAKO ORDUTEGIAN.
Ostiraletan

  • 17:00 - 18:30 / 10-12 urte ------------ 2009-2010ean jaioak
  • 18:30 - 20:00 / 13-14 urte ---------- 2007-2008an jaioak

PREZIOA

18 € hileko, Elgoibarko neska edo mutil bakoitzeko

IZEN-EMATEAK ETA LEKU-KOPURUA

Izena emateko FORMULARIOA.

Izen-ematea ikasturte osoan zabalik egongo da, edo lekuak bete arte (gutxienez 5). Lekuak beteta baldin badaude, bakoitzaren itxaron-zerrendan izena eman ahalko du.
Tailerretarako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).
Plaza mugatuak; 15 lagun saio bakoitzean.

GARRANTZITSUA

- Lekua duten gazteen izen-ematea amaitutzat emango da ordainketa egiten denean.
- Izen-ematearen ordainketa itzuliko da tailerra bertan behera geratzen bada, soilik.
- Tailerrean jarrera desegokia izateak kaleratzea ekar lezake.
- Izen-emateak hemen aitortutako guztiaren onarpena dakar.

Informazio gehiago

h.e.: bizilabe.elgoibar@gmail.com

Telefono-zenbakia: 688829056