2020/03/13

Bizilabeko gazteek Ermuko 3D Print enpresa bisitatu dute

Bisita honetan zehar ikerlariak eta euren jarduna gertu-gertutik ezagutzeko aukera izan dute
Bizilabeko gazteek Ermuko 3D Print enpresa bisitatu dute

Ermuko Bizilabeko gazteek Ermuko Izarra Centre-n dagoen 3D Print enpresa bisitatu dute. Bertako langileekin egon eta euren jarduna bertatik bertara ezagutu dute.

Izan ere, Bizilaberen lan ildoetako bat bailarako enpresa eta ikerketa-zentroak ezagutzea da. Halako bisitetan, Bizilabeko saioetan ikasten dituzten edukiak profesional mailan nola jartzen diren praktikan ikusten dute. Gainera, ikerlariekin harremanetan jartzeko aukera paregabea da. Hau da, eskualdeko jarduna ezagutu eta STEM bokazioak pizteko helburua dute enpresetara egiten diren bisita hauek.

 

Eusko Jaurlaritza
Debegesa