2019/11/15

Dozena bat gazte ari dira zientzia, teknologia eta STEAM gaitasunetan sakontzen Ermuko 'Bizilabe' tailerrean

Elhuyar Fundazioak zuzentzen dituen 'Bizilabe' tailerretan parte hartzen ari dira Ermuko dozena bat gazte. Tailer horiek Izarra Centre eraikinean egiten dira, ostegun arratsaldero, urriko lehen astetik aurrera.
Dozena bat gazte ari dira zientzia, teknologia eta STEAM gaitasunetan sakontzen Ermuko 'Bizilabe' tailerrean

Elhuyarren Bizilabe proiektua 2017an sortu zen, STEAM akronimoak biltzen dituen gaitasunak (zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematikak) bultzatzeko eta zientziarekiko eta teknologiarekiko jakin-mina edo gogoa pizteko, baita ekintzailetza edo sormena bezalako balioak eta arloak lantzeko ere. Jardueraren helburua da gazteak zientziarekin eta teknologiarekin lotzea. Ekimenak gure udalaren, Debabarreneko garapen agentziaren (Debegesa) eta Elhuyarren laguntza du.

Ermuko Bizilabe ekimeneko partaideek Juan Carlos Abascal herriko alkatearen, Jon Abril Elhuyarreko zuzendariaren eta Aitziber Lasa Bizilabe proiektuaren arduradunaren bisita jaso zuten azaroaren 14an. Aurrez aurre egiaztatu ahal izan zuten lan-dinamika, eta taldeetako partaideek egiten zituzten lanak eta garapenak ikusi ahal izan zituzten. Tailerrak formatu praktiko eta ludikoan egiten dira, ikaskuntza eta dibertsioa uztartzeko.

  

Ekimen horren helburua da, halaber, udalerriko industria-sektorea sustatzea eta teknologia-esparruetan kualifikazio handiko profesionalak sortzearen aldeko apustua egitea. Hori dela eta, Ermuko gazteek Debabarreneko profesionalen laguntza jasoko dute eta eskualdeko enpresa jarduera ezagutuko dute.

Bizilabe tailerrak urriaren 3an, ostegunean, hasi ziren Izarra Centren eta 2020. urteko maiatzera arte luzatuko da. Bere ordutegia ostegunero 17:00etatik 18:30etara bitartekoa da.

Hemen saioko argazkiak eta bideoa.

Eusko Jaurlaritza
Debegesa