2020/02/03

Ekintza ugari izango dira Ermuan Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzeko

Otsailaren 11n, arratsaldez, emakume ikertzaileek gidatutako zientzia eta teknologia esperimentu eta tailerrak egingo dira Merkatu Plazan. Horrez gain, otsailaren 7tik 22ra, Ermuko hainbat dendek emakume zientzialariei eskainiko diete euren erakusleihoa.
Ekintza ugari izango dira Ermuan Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzeko

Ermuako Udalak, Bizilabe, zientzia eta teknologia proiektua eta tailerrak egiteko gazteentzako egitasmoarekin batera, hainbat ekintza antolatu ditu Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Batetik, otsailaren 11n bertan, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunean, alegia, zientzia eta teknologia ekintzak izango dira, Ermuko LHko gaztetxoentzat. Ikertzaile profesionalen gidaritzapean, besteak beste, energia esperimentuak (propietate termodinamikoak, suzirien magia, dentsitatearen misterioa) edota teknologia-tailerrak (etxea garbitzeko mikrorobotak, alarma isil eta zaratatsuak) egingo dira. Doako ekimen hau 17.30etatik 19.30era bitarte egingo da,Ermuko Merkatu Plazan. 

Bestalde, Euskal Herriko beste hainbat herriek bezala (Bilbo edota Soraluze, kasu) Ermuako hainbat komertziok #ErakusleihoakO11/ #Escaparates11F ekimenean parte hartuko dute. Otsailaren 11n ospatuko den Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko egunaren baitan, otsailaren 7an hasi eta otsailaren 22ra bitarte, Ermuko 6 dendek euren erakusleihoak apainduko dituzte. Emakume zientzialari historiko banari eskainiko diote erakusleihoa, haren argazkia eta asmakuntzaren inguruko informazioaz gain, emakume zientzialari horren ikerketa-gaiaren inguruan girotuz erakusleihoa. Hala, zientzia-emakume historiko horien bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile bihurtuko dira Ermuako dendari hauek, eta emakumeek zientzian izan duten parte-hartzea agerian jartzen lagunduko dute.

Horrez gain, otsailaren 13an, osteguna, Bizilabera zientzia eta teknologia-proiektuak egitera datozen gazteek komertzio hauek bisitatuko dituzte. Bertan dendako emakume zientzialariaren ikerketa-gaiarekin zerikusia duten esperimentuak egingo dituzte eta emakume horrek egindako asmakuntzaren berri emango diote dendara bertaratzen diren bezeroei.

Honakoak dira #ErakusleihoakO11/ #Escaparates11F egitasmoan parte hartuko duten Ermuko komertzioak:

  • Maribel Liburu-denda
  • Buenas Migas
  • Zapatxiki
  • Koko
  • Cocoliso

Ekintza hau Euskal Herrian egiten den lehen aldia da. Guztira, #ErakusleihoakO11/ #Escaparates11F ekimenean 21 dendek hartuko dute parte. Bestalde, Espainiako beste hainbat hiriburutan, Zaragozan esaterako, ere egingo da #Escaparates11F egitasmoa.

Eusko Jaurlaritza
Debegesa