Ermuko Bizilabeko haurrek esperimentuak egin dituzte emakume ikerlariei eskainitako erakusleihoetan
Ermuako Udalak, Bizilabe, zientzia eta teknologia proiektua eta tailerrak egiteko gazteentzako egitasmoarekin batera, hainbat ekintza antolatu ditu egunotan, otsailak 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Testuinguru horretan, hain zuzen, atzo, otsailak 13, Ermuko Bizilabe-n zientzia eta teknologia proiektuak egiten aritzen diren gazteen txanda izan zen. Herriko hainbat komertziok, euren erakusleihoak emakume zientzialari banari eskaini diote, #ErakusleihoakO11/ #Escaparates11F ekimenean. Atzo, gazteen bisita jaso zuten dendari hauek. Erakusleihoetan, dendako emakume zientzialariaren ikerketa-gaiarekin zerikusia duten esperimentuak egin zituzten eta emakume horrek egindako asmakuntzaren berri eman zieten dendara bertaratu ziren bezeroei.
Honakoak izan dira #ErakusleihoakO11/ #Escaparates11F ekimenean parte hartu duten Ermuko dendak:
- Maribel Liburu-denda
- Buenas Migas
- Zapatxiki
- Koko
- Cocoliso