2020/02/12

Zientzia eta teknologia esperimentuak Ermuko azokan Bizilaberen eskutik

Atzo, otsailaren 11n, arratsaldez, emakume ikertzaileek gidatutako zientzia eta teknologia esperimentu eta tailerrak egin dira Ermuko Merkatu Plazan.
Zientzia eta teknologia esperimentuak Ermuko azokan Bizilaberen eskutik

Ermuako Udalak, Bizilabe, zientzia eta teknologia proiektua eta tailerrak egiteko gazteentzako egitasmoarekin batera, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatutako ekintzetako bat da hau.

 

LHko gaztetxoentzat, ikertzaile profesionalen gidaritzapean, besteak beste, energia esperimentuak (propietate termodinamikoak, suzirien magia, dentsitatearen misterioa) edota teknologia-tailerrak (etxea garbitzeko mikrorobotak, alarma isil eta zaratatsuak) egin dira. Hemen argazki guztiak.

Bestalde, martxan da Ermuako hainbat komertziok #ErakusleihoakO11/ #Escaparates11F ekimenean parte hartzea; Ermuko 6 dendek (Maribel liburu-denda, Buenas Migas, Zapatxiki, Koko eta Cocoliso) euren erakusleihoak apaindu dituzte. Hemen argazkiak.

Horrez gain, otsailaren 13an, osteguna, Bizilabera zientzia eta teknologia-proiektuak egitera datozen gazteek komertzio hauek bisitatuko dituzte. Bertan dendako emakume zientzialariaren ikerketa-gaiarekin zerikusia duten esperimentuak egingo dituzte eta emakume horrek egindako asmakuntzaren berri emango diote dendara bertaratzen diren bezeroei.

Ekintza-programa zabala otsailaren 11ko emakumeen zientzia-eguna ospatzeko.

Eusko Jaurlaritza
Debegesa