Lehen Hezkuntzako 5. mailatik DBHko 2. mailara bitarteko berrogeita hamar ikaslek baino gehiagok parte hartuko dute ikasturte honetan zientzia eta teknologia sustatzen dituen Bizilabe aisialdi-programan

Bizilabe Elhuyarrek bultzatutako gazteentzako aisialdi-programa da. Iruñeko Udalaren laguntzaz, Ingurumen Hezkuntzako Museoan egiten da eta gaztetxoei zientzia eta teknologia urbiltzea du helburu. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduta, astelehen eta astearte arratsaldetan, gaztelaniaz eta euskaraz, ematen den eskolaz kanpoko jarduera gisa ulertzen da programa. Aurten 24 ikastetxetako 54 ikaslek eman dute izena. 24 neska eta 30 mutil dira, eta Iruñean erroldatuta egoteko edo ikasteko baldintzak betetzen dituzte.
Gaur arratsaldean Udalbatzako kideek egin duten bisita iraileko azken astean hasi zen egitasmoaren inaugurazio instituzionala izan da. Zinegotziek Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak, zientzia eta teknologia kontzeptu ezberdinak erabiliz, pilota saltariak egiten ari ziren areto bat bisitatu dute. Ekonomia Sustapeneko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako zinegotzi ordezkaria, Mikel Armendáriz Barnecheak, Udalbatzarekin partekatu ahal izan ditu hiriko Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean egindako aurretiazko diagnostikoan lortutako emaitzak, emaitza horiek izan baitziren Bizilabe martxan jartzeko arrazoia. Elhuyarreko Zientzia Unitateko koordinatzailea, Garazi Andonegi Beristainek, zinegotziei azaldu die zertan datzan programa, nondik datorren eta zer ikastetxetako gazteek parte hartzen duten.
Ikasleek ikertzaile eta asmatzaile rolak bereganatzen dituzte saio praktikoetan Bizilaben, zientzian eta teknologian adituak diren pertsonen orientazioarekin. Jolasen eta esperimentuen bidez, hainbat ezagutza bereganatzen dituzte eta beren proiektu zientifiko eta teknologikoak garatzen dituzte. Proposatutako jarduerek pentsamendu kritikoa eta estereotipo okerrak gainditzea ere bultzatzen dute.
Programak esperientzia zientifiko eta teknologikoak sustatzen ditu adin goiztiarretan, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika ikasleei hurbiltzeko. Gainera, programa berdintasun sozioekonomikoaren eta generoaren faktoretzat ere planteatzen da, prezioak merkeak direlako eta tasa publikoei erantzuten dietelako, eta plaza guztien % 40, gutxienez, neskek betetzen dutelako, STEM trebetasun deiturikoetan oso gutxi agertzen den generoa.
IZAN IKERTZAILE ETA ASMATZAILE BIZILABEN!
- Elhuyarrek bultzatutako urteroko programa
- Izena eman dutenen kopurua: 54 ikasle
- Lekua: Ingurumen Heziketarako Museoa (Errotazar kalea z/g)
- Datak: 2025eko irailetik 2026ko ekainera
- Saioak: astelehenetan euskaraz eta astearteetan gaztelaniaz
- 17.00-18.30: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak
- 18.30-20.00: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 1. eta 2. mailak
- Informazio gehiago:
- webgunea
- bizilabe-iruna@elhuyar.eus
- 7413981