Bizilabeko gazteek IRIS - Nafarroako Berrikuntza Digitalaren Poloaren egoitza bisitatu dute
IRIS - Nafarroako Berrikuntza Digitalaren Poloa bisitatu dute 10-14 urte bitarteko Bizilabeko gazteek eta bertan dituzten lan-espazioak eta teknologia berriez hornitutako laborategiak ezagutzeko aukera izan dute. Bisitan zehar, Poloan Nafarroako enpresen esku dauden espazioak, makinak eta prozesuak aztertu eta ikusi ahal izan dituzte: meta betaurrekoak, errealitate aregotuko betaurrekoak, 3D inprimagailuak eta DNA sekuentziatzen duten makinak, adibidez.
Gazteek kontzeptu zientifiko eta teknologiko ezberdinak ikusi eta ezagutu dituzte bisita honetan eta IRIS - Nafarroako Berrikuntza Digitalaren Poloan eskaintzen dituzten zerbitzuek osasuna, nekazaritza-elikadura eta jasangarritasuna bezalako arloak hobetzen nola laguntzen duten ikasi dute.
Gazteekin batera Mikel Armendáriz Barnechea Berrikuntzako eta Gazteriako Alorreko zinegotzia eta Carlos Andrés Uranga alor bereko zuzendariak egon dira, IRIS Poloko Juan Narro Ríosen eta Ana González Sánchezen gidaritzapena.
