Bizilabeko gazteek Iruñeko STEM emakumeen bisita jaso dute
Iruñeko emakume ikertzaileak Bizilabera joan dira bisitan. Euren eguneroko jardunaren berri eman diete gazteei. Honi esker, STEM profesionalen eta lanbideen inguruan izan ditzaketen irudi estereotipatuak hautsi eta STEM profesionalak gertutik ezagutzeko aukera izan dute.
Gazteek erronka bat gainditu behar izan dute profesionalak ezagutzeko. Profesionalek bere arloari lotutako hiru objektu erakutsi dizkiete. Gazteek objektuak erlazionatuz bere ikergaia edo lan profesionala zein den ondorioztatu dute. Honela, STEM profesionalak, galdera-erantzun bidez, gazteen irudimena eta jakin-mina piztu ditu.
Bere ikasketez eta ibilbide profesionalaz ez ezik, alderdi pertsonalaz ere hitz egin die. Izan ere, oso garrantzitsua da STEM arloko profesionalak pertsona arruntak direla erakustea. Oraindik ere estereotipoek indar handia baitute. STEM profesionalen inguruan duten pertzepzio okerrek ez dute laguntzen arlo horiekiko interesa pizten. Pertzepzio okerren bide beretik, oso garrantzitsua da neska gazteengan eragitea. Izan ere, eragiten duten estereotipoen artean, zientzian diharduen pertsona gizonezkoa dela ikusten dute. Ondorioz, neskei zailagoa egiten zaie euren burua etorkizunean arlo horietan lanean ikustea. Hori dela eta, bisitan joan diren zientzia eta teknologia alorreko profesionalen gehiengoa emakumezkoak izan dira.
Horrez gain, emakume ikertzaileen kontakizunei esker, gazteek Iruñeko zientzia eta teknologia erakundeak ezagutu dituzte. Izan ere, Iruñan egindako gazteen STEAM diagnosiak agerian utzi zuen gazteen ehuneko handiak ez dakiela eskualdeko enpresetan zertan egiten den lan.
Honakoak dira Bizilabeko bisitetan parte hartu duten STEM profesional eta ikasleak:
- Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako euskarako taldeak Miriam Gil Monreal ezagutzeko aukera izan zuen, Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikertzen duen Biologian doktorea. Aminoazidoen biosintesia inhibitzen duten herbizidekin tratatutako landareen heriotzan inplikatutako prozesu fisiologikoak ikertzen ditu Miriamek, baita herbizida mota horrek konposatu kimiko horiekiko erresistenteak edo sentikorrak diren belar txarretan eragindako prozesu fisiologikoen konparazioan ere.
- DBHko 1. eta 2. mailako euskarako taldeak Izaskun Berasategi Zabalzaren bisita jaso zuen, Nafarroako Unibertsitateko Elikadura, Fisiologia eta Osasun arloko dietista-nutrizionista doktorea. Izaskunek Iruñeko haur-eskoletako nutrizionista gisa egiten du lan, eta aktiboki parte hartzen du Elikume ikerketa-proiektuan. Proiektu horretan, haur-eskoletan menu osasungarri bat eta nutrizio-hezkuntza bat ezartzearen eragina ikertzen da.
- Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako gaztelaniazko taldeak Leyre Catalán Ros-en bisita izan zuen. Energia temoelektrikoaren sorkuntza ikertzen duen Ingeniaritzan doktorea da Leire, eta interes handia du jatorri bolkanikoko bero geotermikoa aprobetxatzeko duen ahalmenagatik. 2017az geroztik, Ingeniaritza Termikoko eta Jariakinen Ingeniaritzako ikerketa-taldeko eta NUPeko Institute of Smart Cities-eko kidea da.
- DBHko 1. eta 2. mailako gaztelerazko taldeak Isabel Juániz Zurbano ezagutzeko aukera izan zuen, Nafarroako Unibertsitatean elikadura, fisiologia eta osasunean doktorea, gaur egun Lanbide Heziketako irakasle ari dena sukaldaritza eta gozogintza arloan. Isabelek eskarmentu handia du ikerketa-proiektuetan, eta hainbat argitalpen zientifiko ditu. Izaskun Berasategirekin batera, Elikalimen enpresan ari da lanean.
