2026/04/28

Iruñeko Bizilabeko gazteek beren proiektuak aurkeztu dituzte Elhuyar Zientzia Azoka Nafarroa | Teknozientzia azokan

Apirilaren 25ean, Iruñeko Bizilabeko DBHko 1. eta 2. mailako gazteek ikasturtean zehar landutako proiektuak aurkeztu zituzten Elhuyar Zientzia Azoka Nafarroa | Teknozientzia azokan.
Iruñeko Bizilabeko gazteek beren proiektuak aurkeztu dituzte Elhuyar Zientzia Azoka Nafarroa | Teknozientzia azokan

Baluarten egin zen ekitaldiak Nafarroa osoko gazteak bildu zituen, eta berrikuntza, jakin-mina eta sormena izan ziren protagonista nagusiak. Iruñeko Bizilabeko gazteek askotariko gaiak jorratu dituzte beren proiektuetan: ingurumenaren zaintza, teknologia berrien aplikazioa, osasuna edota eguneroko arazoei irtenbide berritzaileak bilatzea. Azokak aukera paregabea eskaini zien gazteei beren lana jendaurrean aurkezteko, beste gazteekin ideiak trukatzeko eta zientziaren mundura hurbiltzeko modu praktiko eta motibatzailean.

Elhuyar Zientzia Azoka | Nafarroa Teknozientziaren zortzigarren edizioa da aurtengoa eta Foru Erkidego osoko 15 ikastetxetako 227 ikaslek parte hartu dute. Elhuyarrek eta Iruñeko Planetarioak / NICDOk antolatu dute azoka, eta helburu nagusia kultura zientifikoa eta teknologikoa Nafarroako gizartera hurbiltzea da, etorkizunerako irtenbideak imajinatzen dituzten gazteen talentua aitortuz.

Bizilabe Iruña

Iruñeko Bizilabe 2025ean jarri zen martxan eskolaz kanpoko programa gisa, eta bertan gazteek zientzia eta teknologia modu praktiko eta esperimentalean lantzen dituzte. Ekimen hau posible da Iruñeko Udalaren eta Elhuyarren arteko elkarlanari esker.

 

Argazki-galeria: Elhuyar Zientzia Azoka Nafarroa | Teknozientzia 2026

logopositivo_0.jpg