'Izan ikertzaile eta asmatzaile' Ikasturteko tailerra Iruñeko Bizilaben
Eman izena Iruñeko Bizilaben
Iruñeko Bizilabe zientzia eta teknologia sustatzeko Iruñean erroldatutako edo Iruñeko ikastetxeetan ikasten duten gazteentzako aisialdi-programa da, Iruñeko Udalaren eta Elhuyarren eskutik.
- Noiz: 2026ko irailetik 2027ko ekainera
- Kokapena: Iruñeko Ingurumen Hezkuntzako Museoan
ORDUTEGIAK
Astelehena EUSKARAZ
- 17:00-18:30: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila
- 18:30-20:00: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. maila
Asteartea GAZTELERAZ
- 17:00-18:30: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila
- 18:30-20:00: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. maila
PREZIOA eta KOBRAKETAK
Ordainketa bakarra egingo da ikasturtearen hasieran. Behin ikasturtea hasita, ez da onartuko kuota baliogabetzea edo itzultzea.
- Kuota arrunta:
- < 12 urte izena ematen denean: 31,20 €/ikasturtea
- > 12urte izena ematen denean: 36,40 €/ikasturtea
- Murrizketak:
- 2 seme-alaba izena ematen badute % 20ko murrizketa biei.
- 3 seme-alaba edo gehiago izena ematen badute % 30ko murrizketa hiruei.
Kuota guztiak % 95ean diruz lagunduta daude, eta deskontua aplikatuta dago prezioan. Kuota-murriztapenaren kasuan, agiria eskatuko da.
- Kobraketa Elhuyarrek egingo du, tokian toki adostutako epeetan (ikasturtearen hasieran) izena emateko formularioan eman duten kontu-korrontearen zenbakian.
- Kuota-murriztapeneko kasuan, horren agiria eskatuko da. Bizilaberen lehen saiorako agiria ekarri beharko da; bestela, kuota arrunta kobratuko da.
HAUTAKETA IRIZPIDEAK
“Izan ikertzaile eta asmaitzaile” programan 15 gazterentzako tokia egongo da talde bakoitzean. 15 eskaera baino gehiago badaude gazteen hautaketa zozketa bidez egingo da honako irizpideak kontuan hartuta:
- Aurreko ikasturtean Bizilaben parte hartu duten gazteek lehentasuna izango dute eta zuzenean sartuko dira.
- Generoaren gutxieneko % 40ko proportzioa mantenduko da (15etik 6 lagun). Hala, maiatzean izena ematen hasten direnean, nesken edo mutilen kopurua 9ra iristen denean, genero bereko 10. gaztea itxarote-zerrendan sartuko da, eta bakarrik irailaren taldea osatzen ez bada sartuko da Bizilabera.
- Ikasturtean zehar baja bat egoten bada, proportzio horiek kontuan hartuko dira itxaron-zerrenda baldin badago, % 40tik ez jaisteko.
*Ekintza aurrera eramateko, ezinbestekoa izango da gutxienez adin-tarte eta hizkuntza bakoitzean 10 gaztek izena ematea.
IZENA EMATEKO EPEA
Bi aldi irekiko dira:
- 1. fasea: maiatzaren 18tik ekainaren 19ra. Iruñean erroldatuta edo Iruñeko ikastetxeetan ikasten duten gazteentzako izango da epe hau.
- 2. fasea: ekainaren 20tik irailaren 11ra. Edonork eman dezake izena, baina lehentasuna izango dute Iruñean erroldatuta edo Iruñeko ikastetxeetan ikasten duten gazteek.
Jakinarazpenak:
- 1. fasean izena ematen dutenen kasuan, gaztea onartua izan den abisatuko da: ekainaren 22an.
- 2. fasean izena ematen dutenen kasuan, gaztea onartua izan den abisatuko da: irailaren 14an.
