2023/12/14

Bizilabe Laudioko gazteek ENVASES enpresa bisitatu dute

Herriko ENVASES enpresan ontziak nola egiten dituzten ikusi dute bertako langileen eskutik.
Bizilabe Laudioko gazteek ENVASES enpresa bisitatu dute

ENVASES enpresan, ontzien ekoizpen-prozesua ikusi dute, aluminiozko diska batetik hasi eta ontzi hutsa bezeroari bidaltzeko prest dagoen arte. Baita litografiari buruzko zenbat xehetasun ezagutu ere. Laborategian ere sartu dira gazteak eta ontzien margo-geruzaren neurketa eta ontziaren presio testak nola egiten diren ikusi dute.

Gainera, ENVASES enpresak 75 urte betetzen ditu aurten eta ibilbide luzearen erakusle da Bizilabeko hainbat gazteren amonek bertan lan egin dutela.

Bisita honi esker euren herrian egiten den zientzia eta teknologia gertutik ezagutu ahal izan dute. Oso garrantzitsua da hori. Izan ere, ikerketek erakusten dute gazteek aisialdian izaten dituzte zientzia eta teknologia-bizipenek eragina dutela etorkizuneko ikasketak aukeratzerako orduan.

ENVASES enpresaren botila eskuan itzuli ziren etxera gazteak! Eskerrik asko!