2022/07/04
Bizilaberen zientzia-tailerrak Laudioko udalekuetan
Hasi dira Laudioko udalekuetan Bizilabe ekintzak, zientzia eta teknologia ume eta gazte guztiengana hurbiltzeko helburuarekin.

Lehen urtez, Bizilabe jarduerak eskaini dira Laudiko udalekuetan. Uztailaren 4tik 29ra, lau astez, 10-12 urte bitarteko neska-mutilek zientzia eta teknologiara hurbiltzeko aukera izango dute. Honako jarduera hauek egingo dituzte uztailean zehar:
- SUKALDE-ZIENTZIA
- INGENIARITZA-ERRONKAK
- EGUZKIAREKIN SUKALDATZEN
- ESPERIMENTU LIKATSUAK
- ARGIAREKIN JOLASEAN
- AZA GORRIAREN MISTERIOA
Ekintza horien bidez, gazteen artean zientzia- edo teknologia-eduki eta lanbideak sustatzen direnean sortu ohi diren gizarte-arrakalak hautsi nahi dira. Izan ere, ikerketek erakutsi dute euren inguruan alor horietako ogibideak ez dituzten haur eta nerabeek nekez hartzen dutela parte halako jardueretan eta gutxitan hautatzen dituztela zientzia- edo teknologia-adarretako ikasketak.