Bizilabe Laudio: 2023-24 ikasturteko 'Izan ikertzaile asmatzaile' programan izena emateko epea zabalik
EMAN IZENA FORMULARIO HONETAN
Datorren ikasturtean, 2023-2024 ikasturtean, Laudioko Udalak eta Elhuyarrek berriz ere herriko gazteen eskura jarriko dute Bizilabe Laudio aisialdi-eskaintza jarraitua. Programa hau 2010 eta 2013 bitartean jaiotako gazteentzat da, hain zuzen, Lehen Hezkuntzako 5-6 eta DBH-ko 1-2 mailetako gazteentzat. Zientziarekin eta teknologiarekin harremanetan jarri eta horiekiko interesa eta motibazioa, eta ekimena eta sormena sustatzea da helburua.
Noiz: 2023ko urrian hasi eta 2024ko maiatzean amaituko da.
Kokapena: Laudioko Gaztelekuan, Ugarte kalea, 4.
Baldintzak: hauek dira ikasturteko programaren ezaugarriak eta baldintza nagusiak:
PREZIOA: 10 €, hileko
--> Kuota hori % 90ean diruz lagunduta dago, eta deskontua aplikatuta dago prezioan.
--> Ordainketa zuzenean Udalean egin behar da; izena emandakoan jakinaraziko dugu non eta nola egin ordainketa hori.
Itzulketak: aurkezpen-gutunean gurasoei mezu bat erantsiko zaie baja emateko epeak eta baldintzak zehaztuz. Ikasturteko ‘Izan asmatzaile eta ikertzaile’ programan baja eman nahi izanez gero, gurasoek zehaztutako datak baino lehenago jakinarazi beharko dute; bestela, hurrengo hileko kuota kobratu egingo da.
IZEN-EMATEAK
- Tailerretarako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).
- Tokiak beteko balira, itxaron-zerrenda sortuko da. Talde horiek osatzen ditugunean, harremanetan jarriko gara, egoeraren berri emateko.
- Ikasturtean zehar baja bat egoten bada, proportzio horiek (generoa) kontuan hartuko dira itxaron-zerrenda baldin badago, % 40tik ez jaisteko.
LEKU-KOPURUA: 15 gazte talde bakoitzeko, izen-emateko irizpideak jarraituz.
IZENA EMATEKO EPEA: 2023ko abuztutik aurrera, talde bakoitzeko tokiak bete arte.