2025/06/02

Laudioko Bizilabeko gazteak Elhuyar Zientzia Azokan sarituak izan dira

Aimar, Eliana, Haimar eta Jonek DBH 1. eta 2. mailako bigarren saria eskuratu dute “Esekitoki automatikoa” proiektuarekin
Laudioko Bizilabeko gazteak Elhuyar Zientzia Azokan sarituak izan dira

Elhuyar Zientzia Azokaren aurtengo edizioan, Laudioko Bizilabeko Aimar, Eliana, Haimar eta Jon sarituak izan dira “Esekitoki automatikoa” izeneko proiektuagatikTeknologia eta zientzia uztartu dituzte eguneroko arazoei irtenbide praktikoak emateko, eta horregatik saritu ditu ebaluatzaile-taldeak.  Taldeak etxeko eguneroko bizimodua errazteko asmatutako sistema bat garatu du. Proiektuak arropa automatikoki esekitzeko mekanismo bat proposatzen du, mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat lagungarria izateko helburuarekin.

Sariari esker, euren proiektua estatuko beste azoketan erakutsi ahal izango dute, Ciencia en la Calle azokan, hain zuzen ere. Saria Isabel Sarrionandia-Ibarra Fernandezek eman die, Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresak Sustatzeko Zerbitzuko buruak.

Elhuyar Zientzia Azokak 640 gazte bildu ditu aurten ere Bilboko Areatzan, beren lanak aurkezteko. Euskal Herriko ikastetxeetako gazteek ez ezik, Abanto-Zierbena, Bilbo, Elgoibar eta Laudioko gazteak izan dira proiektuak aurkezten. Sarituak izan diren taldeek aukera izango dute beren proiektuak Euskal Herritik kanpo aurkezteko, beste zientzia azoketan parte hartuz eta esperientzia berriak biziz.

Elgoibarko Bizilabeko gazte-talde bat ere saritua izan da. 

Elhuyar Zientzia Azokako argazki-galeria

ELH_RGB_CLAIM.png
Logo-Laudio-Udala-H1-Eskn-Der.png