Laudioko Bizilaberen 2024-2025 ikasturtea martxan da
Laudioko 10-14 urte bitarteko 20 gaztek (9 neska eta 11 mutil) abiatu dute Bizilaberen 2024-2025 ikasturtea. Laudioko Gaztelekuan biltzen dira asteazkenero.
Hirugarren urtea da aurtengoa. Bizilaberen helburua gazteen artean esperientzia zientifikoak eta teknologikoak sustatzea da, eta hori komunitatearen parte-hartzearekin lantzen du.
Helburu hori lortzeko asmoz, “Izan ikertzaile eta asmatzaile” izeneko programan, gazteak zientzia- eta teknologia-jardueretan murgilduko dira gai horietan adituak diren emakumeen gidaritzapean. Jolas eta esperimentuen bidez eduki desberdinak barneratuko dituzte eta zientzia- eta teknologia-proiektuak garatuko dituzte.
Horrez gain, harreman-bizipen ugari izango dituzte ikasturtean zehar. Ikertzaile profesionalen bisitak jaso eta herriko enpresak bisitatuko dituzte. Honela, zientzia- eta teknologian lan egiten duten profesionalak eta inguruneko errealitate zientifikoa eta teknologikoa ezagutuko dituzte. Ildo beretik, udaberriko “Parekoen Topaketa” ekimenean, ideiak elkar-trukatuko dituzte profesionalekin. Otsailaren 11, Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna ere ospatuko dute. Gainera, Elhuyar Zientzia Azokan parte hartzeko aukera izango dute. Bertan, ikasturtean garatutako zientzia- eta teknologia-proiektuak jendaurrean aurkeztuko dituzte.
DBH-ko taldean izena emateko aukera zabalik
Bizilabe saioetako ordutegia kontsultatzeko eta DBH taldean izen-emateko, egin klik esteka honetan: 'Izan ikertzaile asmatzaile': 2024-2025 ikasturteko tailerra Bizilabe Laudion
*OHARRA: LH-ko taldea beteta dago.