2025/10/20

Laudioko Bizilaberen 2025-2026 ikasturtea martxan da

Urrian ekin diete saioei 10-14 urte bitarteko gazteek
Laudioko Bizilaberen 2025-2026 ikasturtea martxan da

10-14 urte bitarteko gazteek abiatu dute Bizilaberen 2025-2026 ikasturtea. Gaztegunean  biltzen dira asteazkenero.

Bizilaberen helburua gazteen artean esperientzia zientifikoak eta teknologikoak sustatzea da, eta hori komunitatearen parte-hartzearekin lantzen du.

Helburu hori lortzeko asmoz, “Izan ikertzaile eta asmatzaile” izeneko programan, gazteak zientzia- eta teknologia-jardueretan murgilduko dira gai horietan adituak diren emakumeen gidaritzapean. Jolas eta esperimentuen bidez eduki desberdinak barneratuko dituzte eta zientzia- eta teknologia-proiektuak garatuko dituzte.

Izena emateko aukera zabalik (plazak bete arte):

Bizilabe saioetako ordutegia kontsultatzeko eta izen-emateko, egin klik esteka honetan: 2025-2026 ikasturteko zientzia-programa Laudioko Bizilaben

ELH_RGB_CLAIM.png
Logo-Laudio-Udala-H1-Eskn-Der.png