2022/04/22

Laudioko gazteek ‘Esperimentu likatsuen tailerra’ egin dute Bizilaben

Laudioko gazteek ‘Esperimentu likatsuen tailerra’ egin dute Bizilaben

Laudioko Lehen Hezkuntzako 10-12 urteko neska eta mutilak, ‘Esperimentu likatsuen tailerra’ egin dute Aste Santuko egunetan. Apirilaren 19tik 22ra, Gaztelekun, Bizilaberen egoitzan aritu dira, Sara Alicante Martinez ikertzailea gidari zela.

Lau egunez hainbat materialen arteko erreakzioekin emaitza ikusgarriak sortu dituzte tailerrean: SLIMEa, labazko lanparak, iman bidez mugitzen den likidoa (ferrofluidoak), elikagaiekin egindako itsasgarriak, plastikoaren birziklapena…

Bizilaberen tailer honetan, bizipen zientifikoak eskaini zaizkie gazteei, komunitate osoaren inplikazioarekin.

Bejondeizuela, gazteok!