2024/05/13

'Izan ikertzaile asmatzaile' ikasturteko tailerra Bizilabe Laudion

2024ko urrian hasi eta 2025eko maiatzaren amaiera bitartean aisiladiko zientzia- eta teknologia-tailerrak gazteentzat.
'Izan ikertzaile asmatzaile' ikasturteko tailerra Bizilabe Laudion

HEMEN IZENA EMATEKO FORMULARIOA.

BIZILABE zientziak, teknologiak eta aisiak bat egiten duten erreferentziazko lekua da, Laudioko 10-14 urte bitarteko gazteentzat, Elhuyarrek eta Laudioko Udalak sustatuta.

Noiz: 2024ko urrian hasi eta 2025eko maiatzean amaituko da.

Kokapena: Laudioko Gaztelekuan, Ugarte kalea, 4.

Baldintzak: hauek dira ikasturteko programaren ezaugarriak eta baldintzak.

PREZIOA: 90 €, ikasturtea

--> Kuota hori % 90ean diruz lagunduta dago, eta deskontua aplikatuta dago prezioan.

--> Kuota zuzenean Udalean ordainduko da; izena emandakoan jakinaraziko dugu non eta nola egin ordainketa hori.

Itzulketak: aurkezpen-gutunean gurasoei mezu bat erantsiko zaie baja emateko epeak eta ordainketak zehaztuz. Ikasturteko ‘Izan asmatzaile eta ikertzaile’ programan baja eman nahi izanez gero, gurasoek zehaztutako datak baino lehenago jakinarazi beharko dute; bestela, hurrengo hiruhilekoaren kuota kobratu egingo da.

IZEN-EMATEAK

  • Lehen irizpide moduan, epearen barruan izena eman dutenen artean, aurreko urtean parte hartu dutenek lehentasuna izango dute.
  • Ondoren, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).
  • Tokiak beteko balira, itxaron-zerrenda sortuko da. Talde horiek osatzen ditugunean, harremanetan jarriko gara, egoeraren berri emateko.
  • Ikasturtean zehar baja bat egoten bada, proportzio horiek (generoa) kontuan hartuko dira itxaron-zerrenda baldin badago, % 40tik ez jaisteko.

LEKU-KOPURUA: 15 gazte talde bakoitzeko, izen-emateko irizpideak jarraituz.

IZENA EMATEKO EPEA: bi aldi irekiko dira, lehena maiatzaren 13tik ekainaren 14ra, eta bigarrena ekainaren 15etik irailaren 13ra.

HEMEN IZENA EMATEKO FORMULARIOA.