Bizilabeko gazteek Iratxe Riera San Martinen bisita jaso dute
Iratxe Riera San Martin, Laudioalde Lanbide Eskolako irakaslea, Bizilaben izan da. Iratxe ingeniaria da, eta bere ibilbide akademiko eta profesionalari buruz hitz egin die Bizilabeko gazteei. STEM arloa zergatik aukeratu zuen azaldu du, baita bere eguneroko lana nolakoa den ere. Horrez gain, Laudioalde Lanbide Eskolan ematen diren graduetan ikasleek garatzen dituzten proiektuen berri eman du.
Bere zaletasunei buruz ere aritu da, gazteek STEM arloa eta bizitza pertsonala bateragarriak direla ikus zezaten. Zaletasun horietako bat eskalada dela kontatu die, eta jarduera horretan izandako istripu baten ondorioz sortutako arazo bat konpontzeko asmoz, Laudioalde Lanbide Eskolako ikasleekin batera garatzen ari diren protesi baten proiektua azaldu die.
Iratxeren bisitari esker, ikasleek STEM profesionalen eta lanbideen inguruan egon daitezkeen irudi estereotipatuak apurtzeko eta benetako profesional bat gertutik ezagutzeko aukera izan dute. Eskerrik asko, Iratxe!
