Ikasturteko programa
Ikasturteko tailerra Laudioko Bizilaben, herriko gazteentzat
2022ko urrian hasita, 10 -12 urteko gaztetxoek zientzia eta teknologiako proiektuak egiteko aukera izango dute, STEM ikertzaile profesionalen eta hezitzaileen laguntzarekin. Izena emateko epea zabalik da jada!

2022-2023 ikasturtean, Laudioko Udalaren eta Elhuyarren eskutik, Bizilabe Laudio aisialdi-eskaintza jarraitua izango da aukeran. Herriko gaztetxoek (2011n eta 2012an jaiotakoek) zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa, ekintzailetza eta sormena landuko dituzte han. Horretarako, astero bildu, eta esperimentuak eta proiektuak egingo dituzte, STEAM (Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics) arloetako profesionalekin batera eta hezitzaileen laguntzarekin, gaitasunak landu eta garatzeko.
Hona hemen eskaintzaren xehetasunak:
- Zer: Bizilaberen Izan ikertzaile eta asmatzaile ikasturteko programa
- Non: Laudioko Gaztelekuan (Ugarte kalea, 4).
- Noiz: urrian hasita, asteazkenetan
- Ordutegia: 16:30-18:00
- Adina: LH5-6 (2011n eta 2012an jaiotakoak)
- Prezioa: 30 € / hiruhileko
- Izen-ematea non: udaletxean bertan
- Izena emateko epea: irailaren 19