2019/09/20

Abian da BIZILABE Nerbioi-Ibazabal, eskualdeko gazteen artean zientzia eta teknologia bultzatzeko aisialdi-ekimen berria

Eskualdean abiatu berri den Bizilabe Nerboi-Ibaizabal ekimena, Elhuyarrek 2017an martxan jarritako Bizilabe proiektuaren baitan kokatzen da. Bizilabek STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics) arloetan sakontzea du helburu, gazteen zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa piztearekin batera, ekintzailetasuna eta sormena bultzatuz. Abiatu berri den Bizilabe Nerbioi-Ibaizabal ekimenak 2020 urtean segida izango du, eskualde mailako STEAM diagnosiarekin: eskualdeko gazteek STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics) arloei buruz duten perzepzioa zein den ikertuko da eta horren araberako eskualdeko STEAM estrategia zehaztuko da.
Abian da BIZILABE Nerbioi-Ibazabal, eskualdeko gazteen artean zientzia eta teknologia bultzatzeko aisialdi-ekimen berria

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Nerbioi-Ibaizabaleko udalerrietako Gazteria Sailek bultzatuta, 2019ko urritik 2020ko urtarrilera 14-17 urte bitarteko eskualdeko gazteek, zientzia eta teknologia tailerrez gozatzeko aukera izango dute. Lehen tailerrak 2019ko udazkenean abiatuko dira. 10 tailer izango dira guztira, Nerbioi-Ibaizabaleko 8 herritan. Hilean behin, 2 orduko saioa jasoko dute gazteek euren herriko aisialdi-gunean; urtarrilera bitarte, 4 saioetan zehar, hainbat eduki landu eta sortuko dituzte. Horiek 2020ko otsailaren 15ean Basaurin ospatuko den Bizilabe STEAM Festibalean aurkeztuko dituzte. 

ARRIGORRIAGA

KRIPTOGRAFIA ETA KODE SEKRETUAK!

SCAPE ROOM BAT ERAIKITZEKO TAILERRA

Nork esan du matematika aspergarria dela? Tailer honetan izkutuko mezuak argituko ditugu. Horretarako, ia konturatu gabe, matematika jokoak erabiliz. Honela, Arrigorriagako lehen scape room-a diseinatuko dugu!

DATAK: urriak 19, azaroak 23, abenduak 20, urtarrilak 18, larunbatetan, 18:00-20:00 bitartean
Informazio gehiago eta izen-ematea: Arrigorriagako Gaztegunean

BASAURI-1

MUGARIK GABE!

GUZTIONTZAKO ETXEAK DISEINATZEKO TAILERRA

Nola entzungo ote du pertsona gor batek haren etxeko txirrina? Nola erantzungo ote dio mutuak etxe azpian zain duenari? Tailer honetan halako erronkak gaindituko ditugu. Denon artean irudimena landu, hausnartu eta jolas zein eskulanen bidez behar bereziak dituzten horientzat baliabideak eraikiko ditugu.

DATAK: urriak 25, azaroak 8, abenduak 13, urtarrilak 10, ostiraletan, 18:00-20:00 bitartean
Informazio gehiago eta izen-ematea: BASOZEILAI GIZARTE ETXEKO GAZTEGUNEA

BASAURI-2

TXISPAK ATERATZEKO ETA HERRIA SUTAN JARTZEKO ESPERIMENTUAK

Tailer honetan esperimentuak egingo ditugu suarekin, beroarekin, errekuntzarekin edota fluidoekin. Ingeniari espezializatu baten laguntzaz energiaren oinarriak barneratuko ditugu eta bere ahalmenarekin liluratuta geldituko gara!

DATAK: urriak 26, azaroak 9, abenduak 14, urtarrilak 11, larunbatetan, 18:00-20:00 bitartean
Informazio gehiago eta izen-ematea: BASOZEILAI GIZARTE ETXEKO GAZTEGUNEA

ETXEBARRI

ARGIEN MARRAZKILARI!

ARGIEKIN ETA ARGAZKIEKIN IRUDIAK SORTZEKO TAILERRA

Nork esan du marraztea zientzia ez dela? Oker dabil! Tailer honetan argazki kamera eta argiaren bidez marrazki ikusgarriak egingo ditugu eta honen atzean dagoen fisika ezagutuko dugu.
DATAK:  urriak 16, azaroak 13, abenduak 18, urtarrilak 15, asteazkenetan, 16:30-18:30 bitartean.
Informazio gehiago eta izen-ematea: TALKA-CIME

GALDAKAO-1

TEKNO-MUSIKARIA NAIZ!

MUSIKA DIGITALEAN BARNERATZEKO TAILERRA

Tailer honetan musika elektronikoaren barruak ezagutu eta DJ bilakatuko gara. Musika egiteko teknikak ikasi eta aplikazio digitalak sortuko ditugu, atzean dagoen oinarri zientifiko eta teknologikoak barneratzearekin batera.

DATAK: urriak 24, azaroak 21, abenduak 26, urtarrilak 23, ostegunetan, 18:00-20:00 bitartean
Informazio gehiago eta izen-ematea: INDARRA TOPAGUNEA

GALDAKAO-2

GALDAKAOKO ASMAKUNTZA FABRIKA!

ENERGIAN OINARRITUTAKO GAILUAK ERAIKITZEKO TAILERRA

Izan al duzu inoiz etxean krispetak egiteko makina? Orain bai! Galdakaoko asmakuntza fabrikan, hainbat materiali bigarren erabiliera emango diegu eta energia oinarriak barneratuz, egunerokoan baliagarri zaizkigun gailuak sortuko ditugu.

DATAK: urriak 18, azaroak 22, abenduak 27, urtarrilak 24, ostiraletan, 18:00-20:00 bitartean
Informazio gehiago eta izen-ematea: APERRIBAIKO TOPAGUNEA

OROZKO

ORRI BIZIAK!

ILUSTRAZIO ZIENTIFIKOAREN TAILERRA

Ilustrazio zientifikoak berebiziko garrantzia du zientziaren dibulgazioan. Tailer honetan, bizidunak edota objektuak behatzen,ikertzen eta marrazten ikasiko dugu. Horretarako teknika ezberdinak erabiliko ditugu.

DATAK: urriak 19, azaroak 9, abenduak 14, urtarrilak 11, larunbatetan, 18:00-20:00 bitartean
Informazio gehiago eta izen-ematea: INDUMA GAZTE ETA KULTURA, INFORMAZIO GUNEA

UGAO-MIRABALLES

GINKANA EGIN DEZAGUN!

DESAFIO ZIENTIFIKO-TEKNOLOGIKOEN GINKANA DISEINATZEKO TAILERRA

Tailer honetan ginkana zientifiko bat prestatuko dugu denon artean. Horretarako, sormenaren bidez, hainbat desafiori egin beharko diegu aurre eta oinarri zientifiko-teknologikoak barneratuko
ditugu.

DATAK: urriak 4, azaroak 8, azaroak 29, urtarrilak 3, ostiraletan, 18:00-20:00 bitartean
Informazio gehiago eta izen-ematea: UGAOKO GAZTELEKUA

URDUÑA

ZIENTZIATUBERRA NAIZ!
ZIENTZIA YOUTUBEN ZABALTZEKO TAILERRA

Tailer honetan, "Zientziatuber" izango gara. 'Youtube' plataforman, segundu gutxian, gure bideoek zabalkunde handia lor dezakete. Gure esperiementuak zabalduko ditugu bertan. Esperimentuak aukeratu, ulertu eta kamera aurrean erakusteko jarraibideak ikasiko ditugu.

DATAK: urriak 26, azaroak 30, abenduak 28, urtarrilak 25, larunbatetan, 11:00-13:00 bitartean
Informazio gehiago eta izen-ematea: ALONDEGIA GIZARTE ETXEA

ZEBERIO

NIREAPP!
MUGIKORRETARAKO APLIKAZIOAK SORTZEKO TAILERRA

Tailer honetan gure nahi eta beharrei erantzungo dieten mugikorretarako aplikazioak sortu eta mugikorrean instalatuta etxera eramango ditugu! Aditu baten laguntzaz, aplikazio bat egiteko eman beharreko pausuak ikasiko ditugu. Hortik aurrera, guk nahi beste egingo ditugu etxean!

DATAK. urriak 25, azaroak 22, abenduak 27, urtarrilak 24, ostiraletan, 18:00-20:00 bitartean
Informazio gehiago eta izen-ematea: ZEBERIOKO GAZTELEKUA

Eusko Jaurlaritza