2021/12/01

Bukatu dira eskualdeko zientzia- eta teknologia-tailerrak

Azaroan zehar, STEM arloko profesionalek gidatutako gazteentzako tailerrak egin dira eskualdeko gazteguneetan
Bukatu dira eskualdeko zientzia- eta teknologia-tailerrak

Atzo bukatu ziren azaroarekin batera abiatu ziren Nerbioi-ibaizabal eskualdeko Bizilabe zientzia- eta teknologia-tailerrak. Aurtengo udazkeneko tailerretan honako gaiak lantzeko aukera izan dute tailerretan parte hartu duten gazteek:

  • Galdakaoko “Kriptografia eta kode sekretuak” tailerrean, gazteek kriptografian aditua den ikertzaile baten laguntzarekin ezkutuko mezuak idazten eta irakurtzen ikasio dute eta Escape-room bat sortu dute.
  • Ugao-Miraballeseko elektroesperimentuen tailerrean, elektronika eta programazioaren atzean dagoen teknologia ezagutu dute partaideek.
  • Zeberioko eta Etxebarriko “Kriminologia” tailerrean misteriozko istorio batean oinarrituta, gazteek pistei jarraituz enigmak argitu dituzte, horretarako, mikrobiologiako eta genetikako esperimentuak eginez.
  • Arrigorriagako esperimentu likatsuen tailerrean, materialen propietateetan sakondu dute gazteek esperimentu desberdinak eginez (SLIMEa, ferrofluidoak…).

Guztira, eskualdeko 46 gaztek parte hartu dute tailerretan.

Jarraian tailer bakoitzeko argazkiak ikusgai:

 

Zeberioko ‘Kriminologia’ tailerreko argazkiak

Arrigorriagako ‘Esperimentu likatsuen’ tailerreko argazkiak

Ugao-Miraballeseko ‘Elektroesperimentuak’ tailerreko argazkiak

Etxebarriko ‘Kriminologia’ tailerreko argazkiak

Galdakaoko ‘Kriptografia eta kode sekretuak’ tailerreko argazkiak