2019/10/23
Formakuntza eta hausnarketa-saioa gaur Bizilaben Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko eragileekin
Gaur, urriak 23, Arrigorriagako Lonbo aretoan, Nerbioi-Ibaizabaleko Bizilabe osatzen duten 10 herrietako eragileak (teknikariak, begiraleak, zinegotziak...) topaketa bat egiteko elkartu dira.
Topaketak STEM arloaren inguruko formazioa eta hausnarketa eta iritzi-trukaketa izan ditu helburu.
Bi zati nabarmen izan ditu goiz osoa iraun duen topaketak:
- STEAM inguruko formakuntza. STEAM hezkuntza zer den, hau nola transmititu behar den, horretan zerk duen eragina, nork landu behar duen, etab. Elhuyarrek nazioartean ezagututako ikerketa eta adibideek ere izan dute bere tartea.
- Denon arteko hausnarketa. Gure herrietako STEAM arloaren egoera zein den, zein ekintza eta nola egin daitezkeen eta eskualde mailan zein lanketa burutu behar den hausnartu dute. Ondoren ideiak komunean jarri dira, eta hemendik aurrera garatu beharreko Nerbioi-Ibaizabaleko STEAM estrategiaren nondik-norakoak adostu eta identifikatu dira.
Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren laguntzarekin egina (FECYT)
Babesleak: