2022/05/20

Nerbioi-Ibaizabaleko gazteria-teknikarien eta eskualdeko enpresen ordezkarien arteko topaketa Etxebarrin

Nerbioi-Ibaizabaleko gazteria-teknikarien eta eskualdeko enpresen ordezkarien arteko topaketa Etxebarrin

Nerbioi-Ibaizabaleko topaketa Etxebarriko Kultur Etxean egin zen maiatzaren 19an. Elhuyarrek antolatu zuen topaketaren helburua zen udalen (gazteria alorrak) eta eskualdeko enpresen arteko lankidetza aukerei buruz hausnartzea.

Parte-hartzaileen artean, eskualdeko enpresetako ordezkariak izan ziren, hala nola Arcelor Mittaleko Marta Cagigas eta Mikel Cerrato, Bridegestoneko Natalia García eta Cementos Rezolako Bárbara San Pedro. Eta enpresetako ordezkariekin batera, Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao, Ugao-Miraballes eta Zeberioko udal-teknikariek parte hartu zuten.

Parte-hartzaileek gazteei zuzendutako beka ez-profesionalen, orientazio-bokazio saioen eta aisialdiko STEAM hezkuntzako ekintzen inguruko gogoetak partekatu zituzten.

Hemen argazkiak ikusgai.

Eusko Jaurlaritza