2021/02/17

Zientzia- eta teknologia-tailerrak eskainiko dira eskualdeko gazteguneetan

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Nerbioi-Ibaizabaleko udalerrietako gazteria-sailek, Elhuyarrekin elkarlanean, 10 zientzia- eta teknologia-tailer antolatu dituzte. Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña eta Zeberioko gazteguneetan eskainiko dituzte tailerrak gaian espezializatutako ikertzaileek. Gainera, onlineko bi tailer ere eskainiko dira eskualde osorako.
Zientzia- eta teknologia-tailerrak eskainiko dira eskualdeko gazteguneetan

COVID-19aren pandemiaren kontrako neurriek ahalbidetzen badute, tailerren azken saioan eskualdeko enpresa bat bisitatuko dute gazteek. Horri esker, aukera izango dute eskualdeko lan-jarduera gertutik ikusteko eta zientzia- eta teknologia- arloetan diharduten profesionalak ezagutzeko. Era berean, enpresa horietan lan egiten duten emakume profesionalen jarduna ezagutzera emateko asmoz, hainbat horma-irudi egingo dira, eta herrietako gazteguneetan, udal-guneetan edota sare sozialetan zabalduko dira.

Hauek dira Nerbioi-Ibaizabaleko gazteguneetan eta online eskainiko diren tailerrak:

  • CSI tailerra: misteriozko istorio bat argituko dugu bakterioei eta genetikari lotutako esperimentuak eginez.
  • Sukalde-zientzia: zientzia erabiliz, sukaldean arituko gara.
  • Kriptografia eta kode sekretuak: kriptografia eta kode sekretuen teknikak ikasiko ditugu, eta escape room bat eraikiko dugu.
  • Steam Challenge: denetariko zientzia- eta teknologia-esperimentu eta -ekintzak egingo ditugu.
  • Onlineko tailerrak:
    • Sukalde-zientzia: zientzia erabiliz, zuzeneko onlineko saioen bidez, sukaldean arituko gara.
    • Steam Challenge: denetariko zientzia- eta teknologia-esperimentu eta -ekintzak egingo ditugu.

Izen-emateak

Tailerrak doan izango dira, eta gune bakoitzaren COVID protokoloak zehaztuko du parte hartzeko toki-kopuruaren muga. Tailerretako izen-ematea herriko Gaztegunean bertan edota beheko taulan zehaztutako helbide elektronikora idatziz egingo da. Onlineko tailerren kasuan, izena emateko formularioa bete beharko da. Kasu guztietan, izen-ematea tailerra hasi aurreko astean amaituko da.

HERRIA TAILERRA DATAK INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA
Arrigorriaga CSI tailerra Ots.27-Mar. 27; 18.00-20.00 gaztegunea@arrigorriaga.eus
Basauri CSI tailerra Apir.16-Mai.14; 18.00-20.00 zirtzart@basauri.eus
Etxebarri Sukalde-zientzia Ots.24-Mar.24; 17:00-19:00 info@mugarritalka.eus
Galdakao CSI tailerra Apir.16-Mai.14; 18.00-20.00 topaguneak@argizai.org
Orozko CSI tailerra Ots.27-Mar. 27; 18.00-20.00 infoinduma@yahoo.es
Ugao-Miraballes Kriptografia eta kode sekretuak Ots.26- Mar.26;19.00-21.00 gazteinfo.ugao@ortzadar.es
Urduña Steam Challenge Mar.26 – Apir.30; 18.00-21.00 kultura@urduna.com
Zeberio Sukalde-zientzia Ots.27-Mar. 27; 18.00-20.00 gazteria.zeberio@bizkaia.org
ONLINE Sukalde-zientzia Aste Santu ostean * Webguneko formularioaren bidez
ONLINE Steam Challenge Aste Santu ostean * Webguneko formularioaren bidez

*Aste Santuko tailerren daten berri aurrerago emango da, herri horietako gazteguneetan eta Bizilaberen eta Nerbioi-Ibaizabal Gaztediren webguneetan.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

946 33 99 45 (Zaloa Rotaetxe García)

nerbioiibaizabalempleo@gmail.com