Ugao-Miraballes

Ginkana egin dezagun! Desafio zientifiko-teknologikoen ginkana diseinatzeko tailerra

2019ko urriaren 4an, azaroaren 8an, azaroaren 29an eta 2020ko urtarrilaren 3an, ostiraletan, 18:00-20:00 bitartean izango da tailerra Ugao-Miraballesen.
Ginkana egin dezagun! Desafio zientifiko-teknologikoen ginkana diseinatzeko tailerra

Tailer honetan ginkana zientifiko bat prestatuko dugu denon artean. Horretarako, sormenaren bidez, hainbat desafiori egin beharko diegu aurre eta oinarri zientifiko-teknologikoak barneratuko
ditugu.

DATAK: urriak 4, azaroak 8, azaroak 29, urtarrilak 3, ostiraletan, 18:00-20:00 bitartean
Informazio gehiago eta izen-ematea: UGAOKO GAZTELEKUA

BIZILABE TAILERRETAN UGAO-MIRABALLES-EN PARTE HARTZEKO IZEN EMATEAK ASTELEHENETIK OSTEGUNERA (17:00-20:00) UGAOKO GAZTEINFON eta OSTIRALETIK IGANDERA (18:00-21:00) UGAOKO GAZTELEKUAN EGINGO DIRA.

* Herrikoak ez diren gazteek izena emateko aukera dute. Izen-emate kopurua gaindituz gero, lehentasuna izango dute herriko gazteek

 LEKUAK MUGATUTA.