Tailerra

Tailerrak gazteguneetan

Azaroan zehar, STEM arloko profesionalek gidatutako gazteentzako tailerrak eskainiko dira eskualdeko gazteguneetan.
Tailerrak gazteguneetan

Azaroan zehar, STEM arloko profesionalek gidatutako gazteentzako tailerrak eskainiko dira eskualdeko gazteguneetan.

  • DATA: azaroan zehar.
  • ADINA: 12-15 urte.
  • PREZIOA: doan.

 

Esperimentu likatsuen tailerra

Hainbat materialen arteko erreakzioek emaitza ikusgarriak sortzen dituzte. Tailer honetan, materialen propietateak erabiliz, esperimentuak egingo dira: SLIMEa, labazko lanparak, iman bidez mugitzen den likidoa (ferrofluidoak), elikagaiekin egindako itsasgarriak, plastikoaren birziklapena,…

Kriptografia eta kode sekretuak! Scape Room bat eraikitzeko tailerra

Tailer honetan, ezkutuko mezuak sortuko dira. Horretarako, kriptografian aditua den ikertzaile batek zein urrats eta teknika jarraitu behar diren azalduko du, eta, denen artean, ihes-gela bat sortzeko aukera izango da.

Kriminologia-tailerra

Misteriozko istorio batean oinarritutako tailerra da. Bertan, pistei jarraituz argitu beharko dute enigma parte-hartzaileek, eta, horretarako, bakterioei eta genetikari lotutako esperimentuak egin beharko dituzte.

Sukalde-zientzia tailerra

Zergatik eta nola lehertzen dira arto-krispetak? Nola egiten da azukre-kotoia? Ezagutzen dugu jaten duguna? Nola lortzen da elikagaiak denbora luzean kontserbatzea? Egin daitezke elikagaiak eguzkiarekin? Tailer honetan, aurreko galderei erantzuna emango zaie, sukaldaritzako errezetak zientzia-esperimentu bihurtuko dira, eta sukaldaritza tradizionalaren eta garaikidearen atzean dagoen zientzia ezagutuko dute gazteek.

Elektroesperimentu tailerra

Azken urteotan, elektronika eta programazioa ezinbesteko bilakatu dira gure egunerokoan, eta behin eta berriz erabiltzen ditugu. Adibidez, mugikorrarekin ordainketak egiterakoan, NFC teknologia erabiltzen dugu, eta jantzi adimendunak geroz eta ohikoagoak dira. Tailer honetan, aurrerapen horien atzean dagoen teknologia ezagutuko dute partaideek, eta hainbat gailu eraikiko dituzte.

HERRIA

NON

TAILERRA

EGUNAK

Arrigorriaga

Ugertza bidea, 1

Esperimentu likatsuen tailerra

Azaroak 6,13,20,27 18:00-20:00

Etxebarri

Talka Gaztegunea

Kriminologia  tailerra

 Azaroak 9, 16, 23, 30
17:30-19:30

Galdakao

Plazakoetxeko
Topagunea

Kriptografia eta kode sekretuak tailerra

Azaroak 5,12,19,26 (17:00-19:00)

Orozko

Zubieta etorbidea, 16

Kriptografia eta kode sekretuak tailerra

Azaroak 6,13,20,27 (18:00-20:00)

Ugao-Miraballes

Udiarraga kalea, 24

Elektroesperimentu-tailerrra

Azaroak 5,12,19,26 (19:00-21:00)

Urduña

Alondegia

Sukalde-zientzia tailerra

Azaroak 6,13,20,27 (17:00-19:00)

Zeberio

Hogarra

Kriminologia tailerra

Azaroak 6,13,20,27 (18:00-20:00)

 

Izen-emateak

  • Izen-emateak irailaren 21etik urriaren 21era egingo dira, herrietako gazteguneetan.
  • Tokiak beteko balira, itxaron-zerrenda sortuko da.