Basauri

Mugarik gabe! Guztiontzako etxeak diseinatzeko tailerra

2019ko urriaren 25ean, azaroaren 8an, abenduaren 13an eta 2020ko urtarrilaren 10ean, ostiraletan, 18:00-20:00 bitartean izango da tailerra Basaurin.
Mugarik gabe! Guztiontzako etxeak diseinatzeko tailerra

Nola entzungo ote du pertsona gor batek haren etxeko txirrina? Nola erantzungo ote dio mutuak etxe azpian zain duenari? Tailer honetan halako erronkak gaindituko ditugu. Denon artean irudimena landu, hausnartu eta jolas zein eskulanen bidez behar bereziak dituzten horientzat baliabideak eraikiko ditugu.

DATAK: urriak 25, azaroak 8, abenduak 13, urtarrilak 10, ostiraletan, 18:00-20:00 bitartean

Izen-emateak urriaren 23ra arte: webgunearen bidez (https:\\zirtzart.basauri.eus) edo Zirtzart Gazte Bulegoan (Basozelai Gizarte Etxea- Basozelai 11).

LEKUAK MUGATUTA.