11-Matilda Joslyn Gage

AEB (New York, 1826 – Chicago, 1898)

 

Estatubatuar emakumeen sufragioaren eta amerikar natiboen eskubide zibilen aldeko ekintzailea, abolizionista, librepentsalaria eta idazlea izan zen.

Haurtzaroa esklaboei laguntzeko sare klandestinoaren parte zen etxe batean igaro zuen, eta helduaroan esklabo iheslariei laguntza emateagatik kartzelan egon zen. Bizitza osoan zehar emakumeen eskubideen alde egindako lana zabala, praktikoa eta bikaina izan zen. Emakume aurreratua izan zen bere garaiko emakume aurreratuen artean.

Haurtzaroan eta gaztaroan ikasi zituen eskubide eta askatasun sozialen kausekiko konpromisoak Estatu Batuetako mugimendu sufragistara hurbildu zuen, eta Emakumearen Sufragioaren aldeko Elkarte Nazionalaren sortzaileetako bat eta lehendakaria izan zen.

Urte askoan, hainbat argitalpenetarako lan egin zuen, eta emakumeen sufragioari eta feminismoari buruzko gaiak idatzi zituen. Garrantzi handiko emakume historikoei buruz ere idatzi zuen, eta historian zehar ahaztutako emakume-irudien protagonismoa aldarrikatu zuen. Hori da, hain zuzen ere, Matilda Joslyn Gage gaurkotasun handiko gaia izateko arrazoietako bat; beraren omenez sortu baitzen azkenaldian hain ezaguna egin den Matilda efektu terminoa.

Zer da Matilda efektua? Emakume zientzialariek beren lanaren azterketa objektibo batetik legokiekeena baino kreditu eta aintzatespen txikiagoa jasotzen duten egoera identifikatzeko fenomenoa da. Asmakizunen garapenean edo ikerketan emakumeek egiten duten ekarpena gutxiestea eta gizonezkoei beren lana maiz aitortzea ez da fenomeno berria. Aspalditik gertatzen den fenomenoa da.

Kontzeptu honi lotuta, berriki, Emakume Ikertzaile eta Teknologoen Elkarteak  #nomorematildas (“ez Matilda gehiago”) ekimena jarri du abian, zientzian emakumezko erreferenterik ez egoteari eta estereotipoen eraginari arreta jartzeko, eta Matilda efektua ezagutarazteko eta inoiz ikusezin izan ziren zientzialari horien protagonismoa berreskuratzeko.

Matilda Joslin Gageri buruz gehiago jakiteko:

·        Matilda Joslyn Gage, la sufragista que luchaba por la libertad

·        #NoMoreMatildas

 

Deskargatu pirudia hemen klik eginda