2-Naima El Bani Altuna

Bilbo, 1993

Naima El bani Altuna paleozenografoa, sedimentologoa eta geologoa da.

Non eta zehazki zertan ez bazekien ere, txikitatik zuen garbi zientzian arituko zela. Geologia ikasi zuen EHUn, eta ordutik hona bere bizitza foraminifero izeneko itsas mikrofosilen ikerketari loturik dago. Bilbotik Bordelera joan zen paleozeanografia eta sedimentologia masterra egitera, handik Kanadara, eta azkenik Artikoko foraminiferoak ikertzen egin zuen bere tesia Norvegian, Tromsøko Unibertsitateko Geozientzien Sailean. 2021eko irailean aurkeztu zuen doktore-tesian, Artikoan iraganeko itsas korronteak nolakoak ziren ikertu du, foraminiferoen oskolak aztertuz.

Foraminiferoen lagina laborategian aztertzeko, lehenengo foraminiferoak lortu behar dira, eta horretarako Artikora espedizioak egin behar dira. Espedizio horiek normalean 3 asteko iraupena dute, barkutik jaitsi gabe eta hamabi orduko lanegunak izaten dira. Ez da bulegoko lana izaten, baizik eta lan fisikoagoa. Laginak hartu eta hartu. Horrez gain, esperimentuak ere egiten dira. Espedizio bat prozedura oso zehatzak dituen auzolana da.

Zientzia-dibulgatzailea ere bada Naima, eta oso aktiboa da Twiterren. Bere kontuaren bitartez (@artikoan), espedizio-bidaietan ikusitakoez, bere lanaz, edo klima aldaketaz aritzen da. 2018an Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen duen Txiotesia lehiaketako txio ulergarrienen saria irabazi zuen, Ipar Atlantikoko eta Artikoko itsas azpiko korronteen tenperaturari buruzko tesiaz eginiko iruzkinekin.

Zer da geologia, paleozenografia eta sedimentologia? Geologia da lurra eratzen duten materialak, material horien gainean eragiten duten prozesuak, eratzen diren produktuak eta planetaren bilakaera eta bertan bizitakoen historia ikertzen dituen zientzia. Paleozenografia ozeanoen historia iragan geologikoan aztertzen duen zientzia da, eta sedimentologia, berriz, arroka sedimentarioak sortzen dituzten sedimentu-gorputzen formazioa, garraioa eta metatzea ikertzen dituen geologiaren azpiatala da.

Naima El bani Altunari buruz gehiago jakiteko:

·        2021eko otsailaren 28an Argia aldizkarian argitaratu zen elkarrizketa

·        2019ko urtarrilaren 19an ETBko Teknopolis programan egindako erreportajea

 

Deskargatu irudia hemen klik eginda