7-Nerea Pagaldai Agiriano

Arrasate, 1993

Biologoa da, animalien portaeran espezializatua.

Biologia bukatu zuenean, master bat ikasi zuen. Parke eolikoak saihesteko sai arreak (gazteleraz buitre leonado) duen portaera aztertu zuen GPS bidezko telemetria teknika erabiliz masterreko ikerketa-proiektuan.

Gaur egun, Aranzadi Zientzia Elkarteko ornitologia arloko doktoregaia da, eta, bere tesian, urubiaren (gaztelaniaz cárabo común) portaerak eta mugimenduak ikertzen du, erradiofrekuentzien bidez GPS igorleekin markatutako urubien jarraipena eginez.

Urubia gaueko harraparirik arruntena da Iberiar penintsularen iparraldean, bai basoetan bertan, bai eremu ireki eta/edo gizatiartuagoetan (hirietan, adibidez). Oparotasun hori eta pertsonekiko hurbiltasuna gorabehera, oraindik ere hutsune handiak daude espezie horren biologiari buruz. Beraz, Nerearen eta haren taldearen ikerkuntzak oso baliagarriak izango dira espezie horren portaerei buruz dagoen ezjakintasuna gutxitzeko.

Zer da erradiofrekuentzien bidezko jarraipena, eta zertarako erabiltzen da ornitologian? Irrati-uhinak erabiliz animaliak aurkitzeko eta haien jarraipena egiteko erabiltzen den teknika da. Horretarako, animaliak uhin horiek igortzen dituen transmisore bat eraman behar du; beraz, jarraipena egiteko, ezinbestekoa da aurretik animalia harrapatzea eta transmisorea jartzea. Oso ohikoa da teknika hau erabiltzea ikusteko zailak diren animali espezien portaerak eta mugimenduen jarraipenak egiteko (urubia, adibidez).

Nerea Pagaldai Agirianori buruz gehiago jakiteko:

·        Hegaztien hiria (bideoa)

 

Deskargatu irudia hemen klik eginda