2022 urteko ekimena

Otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da. Nazio Batuen Batzar Nagusiak egun hori aukeratu zuen, 2016an, emakumeek eta neskek zientzian sarbide eta parte-hartze erabatekoa eta berdintasunezkoa izatea lortzeko.

Bizilabek urte osoan egiten du lan neskek zientzia- eta teknologia-gaietan parte har dezaten, eta, horretarako, emakume zientzialarien lana balioan jarri eta bistaratzen du, erreferenteak sortzeko. Eta egun honi lotuta, halaber, hainbat jarduera egin ditugu, Bizilaberen webguneko atal honetan bildu ditugunak.

2022an ere izango dira ekimenak, herriz herri. Egon adi!