2021/11/03

10-12 urte bitarteko gazteentzako zientzia-tailerrak egingo dira azaroaren 12an, Plaza Zaharrean

Azaroaren 12an, “Gaztañerre” egunaren bezperan, LHko 5. eta 6. mailako neska-mutikoentzat zientzia- eta teknologia-tailerrak egingo dira Plaza Zaharreko karpan. Izen-emateak Soraluzeko Udaletxean egingo dira.
10-12 urte bitarteko gazteentzako zientzia-tailerrak egingo dira azaroaren 12an, Plaza Zaharrean

Soraluzeko Udalak eta Elhuyarrek martxan jarritako Bizilabe Soraluze ekimenaren barruko jarduera bat egingo da datorren azaroaren 12an. LHko 5 eta 6. mailako gazteentzako ekimena izango da.

Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, zientzia-arloko bi emakumek gidatutako saioa izango da Plaza Zaharreko karpan. Bertan, zientzia eta teknologiari lotutako zenbait esperimentu egingo dituzte gazteek, eta beste zenbait esperimentu ikusgarri ikusteko aukera ere izango dute: ur azpian pizten den sua, huts-ponpa baten funtzionamendua, sukaldaritzan egiten diren esferifikazioak, azidotasunaren jolasak, etab. Horrez gain, Gaztañerre egunaren bezpera izanik, udazkenarekin, gaztainekin eta nekazaritzarekin lotutako zenbait esperimentu ere egingo dituzte bertaratuek.

Izen-emateak

Tailer hauetan parte hartzeko, aurretiaz izena eman beharko da, Soraluzeko Udalean. Izen-emateko hurrenkeraren arabera esleituko dira dauden tokiak, eta denak betetzean itxaron-zerrenda sortuko da.

  • Soraluzeko Udaletxea (Santa Ana, 1)
  • Harremanetarako  telefonoa: 943753043
  • Helbide elektronikoa: harrera@soraluze.eus

 

Eusko Jaurlaritza
Danobatgroup_2021
Soraluze BHI