Badator Bizilabe Soraluze, gazteentzako zientzia eta teknologia tailerren aisialdi eskaintza
IZEN-EMATE FORMULARIOA
Bizilaben, zientzia eta teknologia kontzeptuak barneratzeaz gain, garrantzi handia emango diegu beste zeharkako gaitasunei: pentsamendu kritikoa garatzea, sortzaile izatea, lankidetzan lan egitea eta egindakoa ondo komunikatzen jakitea.
Bizilabe-ren lehen asteetan, zientzia eta teknologia eduki ezberdinak landuko dituzte. Helburua denetariko STEAM edukiak ikustea eta probatzea da. Horiek erronka moduan landuko dituzte.
Diziplina desberdinetako esperimentu eta proiektutxoak egin ostean, proiektu zientifiko-teknologiko bat garatuko dute. Lehen asteetan jaso duten STEAM eduki aniztasun hori baliagarri izango zaie zer duten gustuko jakin eta horren araberako proiektu gaia aukeratzeko. Taldeka proiektu oso bat garatuko dute, horretarako jarraitu beharreko pausuak ezagutuz. Adibidez, automata bat edota katapulta bat eraikiko dute, mugikorretarako aplikazioak sortuko dituzte, programazio kontuak, etab.
COVID-19aren kontrako neurriek bultzaturik, behar den kasu guztietan Bizilabe etxetik egiteko aukera izango dute gazteek. Horretarako zientzia eta teknologia materialekin osatutako kit bana izango du ikasle bakoitzak. Bizilabe online plataformaz baliatuz, euren begiralean gidaritzapean, zuzeneko saioak jasoz eta gainerako ikasleekin konektaturik, zientzia eta teknologia ekintzak egingo dituzte euren etxeetatik.
Zientzia eta teknologia Soraluzeko herritarrengana helarazteko asmoz, hainbat ekintza kalera aterako ditugu. Horren erakusle iaz, otsailaren 11n, Nazioarteko neska eta emakume zientzialarien Nazioarteko Egunean, Soraluzeko komertzioekin egin genuen ekimena da. Bizilabeko gazteek emakume zientzialariei eskainitako erakusleihoetan esperimentuak egin zituzten.
Horren guztiaren gidari, Ane Ezeiza Alkorta izango da, Elhuyarreko kidea, ingeniaria eta STEAM Hezkuntzan aditua. Emakume zientzialari erreferentea izango da beraz.
TAILERRAREN EZAUGARRI NAGUSIAK
NOIZ
Asteazkenetan, 15:30-17:00, 2021eko urtarrilaren 13etik 2021eko maiatzaren 26ra
ADINA
DBH1-2
IZEN-EMATEA ABENDUAREN 21ERA ARTE: FORMULARIO HONETAN
ARGIBIDEAK
- Bizilabe.soraluze@gmail.com
- Begiralea: Ane Ezeiza Alkorta. 688 742 897
- WEBGUNEA: www.bizilabe.elhuyar.eus/eu/soraluze
Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren laguntzarekin egina (FECYT)
Babesleak: