2021/10/08

Hasi da 2021-2022 ikasturtea Bizilabe Soraluzen

Asteazkenero, 15:30etik 17:00etara, zientzia- eta teknologia-jarduerak egingo dituzte 12-14 urte bitarteko gazteek. Oraindik ere badago izena emateko aukera.
Hasi da 2021-2022 ikasturtea Bizilabe Soraluzen

Abian da Elhuyarrek Soraluzeko udalarekin batera martxan jarritako Bizilabe Soraluzeko ikasturte berria. Hirugarren urtez, Soraluzeko neska-mutilek zientzia- eta teknologia-jarduerak egingo dituzte Bizilabe Soraluzeren aisialdi-eskaintzan.

Oraingoz, bederatzi gaztek eman dute izena 2021-2022 ikasturterako.

Urritik maiatzera STEAM arloko hezitzaile baten gidaritzapean arituko dira lanean. Lehenengo hiruhilekoan, denetariko zientzia- eta teknologia-jarduerak egingo dituzte, diziplina desberdinak ezagut ditzaten. Urtarriletik aurrera, berriz, proiektu bat garatuko dute taldeka, eta zenbait ikertzaile profesionalen bisita jasoko dute horretarako.

Ohiko eskaintzaz gain, urtean zehar zenbait ekimen egingo dira: Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna, asteburuetako tailerrak, Bizilabe azoka, Bizilabeko gazteen topaketa, etab.

Oraindik ere baduzu izena emateko aukera; beraz, animatu, eta eman izena formulario hau betez! https://labur.eus/FjdyR

 

Eusko Jaurlaritza
Danobatgroup_2021
Soraluze BHI