Ikastetxeko tailerra

“Bizilabe Soraluze” programa eskainiko da Soraluze BHI institutuan, HAUSPOA proiektuaren barruan

Soraluzeko BHI ikastetxeko ikasleentzat (DBH1-2) soilik den ekimen hau, urriaren 1etik maiatzaren 27ra izango da, ostegunero, 15.30-17:00era. Soraluzeko Gaztelekuan izango da, eta STEAM edukiak era ludiko eta dibertigarrian landuko dituzte. Ikastetxeko HAUSPOA proiektuaren barruan, euren interesetatik abiatuta, STEAM arloen aniztasuna ezagutzeko aukera izango dute, baita eremu horietan lan egiten duten profesionalak ezagutzeko aukera ere.
“Bizilabe Soraluze” programa eskainiko da Soraluze BHI institutuan, HAUSPOA proiektuaren barruan

TAILERRAREN EZAUGARRI NAGUSIAK

NOIZ

Ostegunetan

ORDUTEGIA

15:30-17:00

EGUTEGIA

2020ko urriaren 1etik 2021eko maiatzaren 27ra

ADINA

DBH1-2, Soraluzeko BHI institutuko ikasleentzat soilik

IZEN_EMATEA: Izen-emateak ikastetxean bertan egingo dira.

 

ARGIBIDEAK

- Bizilabe.soraluze@gmail.com
- Begiralea: Oihane Brauer Vega. 688 829 056
- WEBGUNEA: www.bizilabe.elhuyar.eus/eu/soraluze I

Informazio gehiago hemen.