Ikasturteko programa

Bizilabe Soraluze: 2021-2022 ikasturteko zientzia-jardueretan izena emateko epea ireki da

13-14 urte bitarteko gazteentzako aisialdi-eskaintza, 2021-2022 ikasturterako
Bizilabe Soraluze: 2021-2022 ikasturteko zientzia-jardueretan izena emateko epea ireki da

Izena emateko lehen txanda maiatzaren 18tik ekainaren 10era izango da.

Ekainaren 10ean izena eman duten horien artean, dauden tokiak banatuko dira. Tokiak beteko balira, itxaron-zerrenda sortuko da eta tokiak libre gelditzen badira, udan zehar ere izen-ematea zabalik geratuko da.

EGUTEGIA

Urriaren 6tik maiatzaren 25era izango da zabalik, egun eta ordutegi honetan:

 

Asteazkena

15:30 – 17:00

DBH 1-2

 TOKIA

Soraluzeko Gaztelekua. Baltegieta kalea, 2

PREZIOA

  • Kuota arrunta: 18 €, hileko
  • Familia ugaria: 10 €, hileko
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 €, hileko

Eman izena Soraluzeko Bizilaben!